Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Musika » Antartikan geratu zen Scott-en egunkaria
Urt17 0

Antartikan geratu zen Scott-en egunkaria

Atalak: Musika, Zientzia

Gaur bezelako egun batean, duela 102 urte, Robert Falcon Scott eta bere lagunak, inoiz gizakirik izan ez zen munduko azken txokora iristear ziren. Hego polora.

Gizaki zuriak egin izan dituen konkista absurdoen artean, istorio garratza, hauena.

Argazki honetan, ezinaren eta kontraesanen zurrunbiloan galduta zeukaten begirada.

Aste batzuk lehenago iritsitako taldeak helmugan utzitako seinaleak eta gutuna ikusitakoan, izotzezko lautadan itsutzerainoko distiraz zetozkien pentsamenduak. Beste taldeak proiektua isilean mantendua zuen eta estrategia ezin hobeaz mugitu ziren.

Haize eraileak ederki astindu zituen: Esploratzailearen sena. Zientzialariaren ziurtasuna. Inperio baten indarra.

Talde osoa hil zen bueltako bidaian banaka-banaka. Eta Antartikan geratu zen Scott-en egunkaria.

Baina itsasoak behera egiten duen oro, bueltan gogor jotzen ditu arrokak. Gogor astindu zuten olatuek irabazlearen kontzientzia. Ispilu ilunari so geratu ginen. Noraino irits daitezke gure desioak lortzeko ahaleginak?

Ordenagailuaren bueltan elkartu ginen egun hartan lagunak salan. Zerbeza batzuk mahaiean.

Txandaka bideo musikalak jartzen genituen, eguneroko istorietatik ihesi…

Lagun batek “iLIKETRAiNS” taldearen abesti hau jarri zuenean, isilik geratu ginen, pentsamenduak hego poloko haizeak izoztuta…

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA