Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Ihauteriak » Alegiazko izaki horiek
Ots28 0

Alegiazko izaki horiek

Atalak: Ihauteriak

Maite ditugu alegiazko izaki beldurgarri horiek: gure arbasoen ipuinetako jentilak, lamiak, otsoak eta munstroak. Alegietatik, liburu eta zinemetara, pertsonaia beldurgarri bezain erakargarriak ditugu.

Ikus ditzagun txoko honetan bereziki kuttunak ditugun pertsonaia batzuk:

 

“Ed Wood” filma, izen bereko zuzendari bati buruzkoa da. Zuzendari benetan txarra, baina Bela Lugosiren fan ikaragarria, eta pertsonaia berezi bezain maitagarria.

Martin Landau, Bela Lugosiren papelean Ed Wood filman

Bela Lugosi, Transilvanian jaio zen. Europan Shakespeare-n hainbat lan antzezten ibili ondoren, Ameriketara exiliatua izan zen. Hemen, bere bizitzako pertsonaia eman zioten: Dracula.

Bram Stocker-en jatorrizko liburua berrirakurri nuen duela gutxi, eta ondoren ezagun egin duten pertsonaiaren birmoldaketa guzti hoien itzala kenduta, Dracula, metafora bat bezala bizitu nuen: gizakiok beti bidelagun (edo etsai) daramagun sineskeria eta superstizioaren metafora.

Hemen ikus dezakezue benetako Lugosiren eszena ikaragarri bat. Denboraren eta morfinaren poderioz, Dracula bera zela sinistera iritsi zen. Benetako Ed Wood-en filmatik hartua:

“…etxerik? Nik ez daukat nirea denik. Harrapatua, gutxietsia, basapiztien antzera! Oihana da orain nire etxea. Baina munduari erakutsiko diot aintzindari izan naitekela! Nire mendeko izango den arraza bat moldatuko dut. Mundua konkistatzera iritsiko den super-gizon atomikoen arraza bat!”

Tim Burton-en filman, Martin Landauk ikaragarrizko lana egin zuen Lugosiren papelean, Oscar-en merezimendua irabazi zuelarik.

  Lugosik bazuen bere onetik ateratzen zuen etsai bat: Boris Karloff, garai berean beste alegiazko izaki beldurgarriak antzezten zituen aktorea.

Boris Karloff – Frankenstein (1935)

Tim Burton-en beste maisu-lan bat “Edward Scissorhands”: munstro maitagarria. Nork ez du Edward-en antzeko lagun bat inork ulertu ez arren, guretzat urrea balio duena?

Edward Scissorhands

 

Lagunok, munstro mozorroa jantzi eta kalera noa! Ondo pasa!

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA