Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Pintura » Goya, iluntasuna
Mai03 0

Goya, iluntasuna

Atalak: Pintura

Francisco de Goyaren berraitona Zeraingo Mantxola baserrian jaioa omen zen, ofizioz hargina, Aragoira emigratu zuen parrokia bat eraikitzera.

Artean aditu direnek, askotan goraipatu digute Goyaren estiloa. Hala ere, bakoitzak bere momentua eta bere bidea izaten du kuadro, musika edo liburu bat sentitzeko.

Madrileko El Prado museoan, Goyaren pintura beltzak dauden gunean, kuadro bati begirada ezin kendurik ikusten dituzu pertsonak, pentsamenduak barruko zurrunbiloetan galduta.

Duelo a garrotazos

Izan ere, Goyak, beste maisu haundien moduan, errege eta pertsonaia garrantzitsuen erretratu perfektuak, estanpa, tapizak eta paisaia ikaragarriak eta Italiatik bueltatu ondorengo tendentzia berriak ekarri zizkigun. Baina gainera, bere gaisotasunarekin batera, bere etxeko hormatan, barru-barrutik atera zitzaizkion pintura ilunak utzi zizkigun.

La Quinta del Sordo (Caravanchel bajo) – Goyaren etxea

Goyaren etxera sartu eta gelaz gela ibiltzen irudikatu dut nire burua, barruko erraiei deiadarka ari den horri begietara begira. Lisabö:

etzera etorri nire festara. ez naiz joan zure ehorzeketara. zure liburu ta lepokoen zaintzan nabil, pipiez elikatzen egur-ganbaran, ta oroimenaren begi anitzak irensten kolorez aldatzen duten bakoitzean.
oinazearen intimitatea, oinazearen intimitatea, oinazearen intimitatea, oinazearen intimitatea, 
zure haragi-soinekoa, birjosen ari naiz ta idazteko makinari orratzak sartzen, letrak odol tantak bezala sakabanaturik baino etenik gabe itsaso korrontean. elbarrituen aparra, horixe dira olatuak. ta mespretxuaren usaina dakarkigute. desioaren diseinuak akatu du maitaleen immunitatea.
animalia lotsatuen lokatz-putzuetan. animalia lotsatuen lokatz-putzuetan.
gau-zeru horzgabe honetan ari dira erortzen berunezko izarrak. sasitara erortzen.
animalia lotsatuen lokatz-putzuetan. animalia lotsatuen lokatz-putzuetan. animalia lotsatuen lokatz-putzuetan.
___

Slideshare sarean, artearen inguruan lan bikainak dituen asunasenjo-ren Goyari buruzko aurkezpen hau aurkitu dut. Eskerrik asko.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA