Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Dalí polifazetikoa
Atalak: Pintura
Artea da gizakiak mundu onetan sortu duen gauzarik ederrena, hainbat espresio modu bilatu ditu: musika, literatura, pintura, eskultura, poesia, graffiti, etab.
Artisten bizitzei buruz irakurtzen hasten garenean, badirudi, ohiko espazio-denborako jarraitasun aspergarri honetan, beste dimentsio batzuetara eramaten gaituzten gertakizunak ematen direla.
Dalí beti bizi izan zen gizagaixo bat edo artista izugarri bat izatearen arteko dualitatean. Baina horrek ez digu guri bere hainbat kualitatez gozatzeko aukera zapuztuko.
Salvador Dalí, José Moreno Villa, Luis Buñuel, Federico García Lorca eta José Antonio Rubio Sacristán, Madrilen 1926ko maiatzean.
Izan zen, Madrilen, ondoren ezagutu ditugun garai ilunak baino lehen, “urrezko garaia” deitzen zaiona. “La Resi” deitzen zioten ikasle egoitza batean zeuden, besteak-beste, Pepín Bello, Luis Buñuel, José Moreno Villa, Alberti, Lorca eta Dalí.
Askotan elkartzen ziren afalondorenean edozein gairi buruzko hizketaldiak izateko, eta maiz, Lorcak pianoa jotzen zuen.
Dalíren izaera garratza zela eta, lau urtetara eskolatik bota zuten. Hala ere, betirako mantendu zuten laguntasuna.
Adibidez, Lorcak Daliri idatzi zion poema luze baten zati bat jarriko dizuet:
…Pintore modernoek beraien gela txurietan,
erroketaren lore garbia mozten dute.
Senako uretan marmolezko izeberg batek
leihoak hozten ditu eta huntza xahutzen…
Eta Dalí-k Lorcari bidaltzen zizkion gutun eta postal asko gordeta daude, museoetan ikusgai.
Hain zen berezia beraien arteko laguntasuna, Buñuel eta Dalí-ren “Un Perro Andaluz” filmea Lorcarengan inspiratuta egin zutela esaten dela.
Eta Madriletik, Parisera… Artista eta intelektualen mekara. Hemen, artearen eta kulturaren beste hainbat bide ireki eta jorratzeko aukera izan zuten.
Dalí eta Zientzia
Betidanik izan zuen Dalík zientzian interesa eta formakuntza. Leonardo Davinci eta beste batzuen antzera, zientzia erabiltzen zuen bere errepresentazioak ikuslearengana zuzenago edo sakonago iristeko. Eta gainera, batzuetan, kontzeptu matematiko konplexuak errepresentatzen saiatzen zen. Puntu honek liluratzen nau: ze dimentsiotan mugitzen zen pertsona hau hori egiteko gai izateko?
Dalík, bere lagun matematikariekin eta Albert Einstein berarekin ere, ideiak eta informazioa elkartrukatzeko ohitura zuen.
Adibidez, kuadro honetan laugarren dimentsio bat marraztu zuen. Gizakiok ezin dugu ulertu laugarren dimentsiorik, gure limitazio bat da. Baina horrek ez du esan nahi esistitzen ez denik. Matematikoki ondo errepresentatzen da. Eta Dalí eta beste hainbat artista, kontzeptu hauetara gerturatzen dira, gutako edonor baino gehiago.
corpus hypercubus
Dalí eta beste kolaborazioak
Bere izaera eskizofrenikoa denontzako ezaguna zen arren, Dalík beti maitatu izan zituen beste artistak, beti egon zen kolaboraziotara irekia.
Ikusi ze jaiotzen den adibidez, Dalí eta Walt Disney-ren arteko kolaboraziotik:
Destino – Walt Disney eta Salvador Dalí [1945 – 2003]
Eta Alfred Hitchcock-ekin
Spellbound filma, ametsen sekuentzia
Dalík interes izugarria izan zuen baita ere, psikologian eta ametsen munduan. Horregatik, Sigmund Freud-en “Ametsen interpretazioa” irakurri zuenean, bere sormenean sekulako garrantzia izan zuen.
Urte askotan obsesionatu zuen Freudek Dalí, eta azkenik 1938an berarekin elkartzea lortu zuen, baino ez zuten komunikazio onik lortu. Beranduago, Freuden burmuina marraztu zuen.
Interesa piztu bazaizue, interneten Dalí-ri buruzko blogetan barrena nabigatzera gonbidatzen zaituztet. Benetan zirraragarria. Are gehiago, España eta Europako hiriburuak Dalíri buruzko museo eta erreferentziaz beteta daude, orduak pasa ditzakegu obra hauetako bakoitzari begira.