George Harrison
Beatles-en musika entzuteak beti eramaten gaitu beste mundu batetara. Abesti motzak, asko landu gabeak balira bezala. Artistaren jario geldiezina, gordinik. Lau urte besterik ez zituzten egin zuzenekoak ematen, eta beraien jatorrizko izakera mantentzen saiatu arren, ospea azkarregi lortu zuten, gehegizkoa izan zen. George Harrison, zurrunbilotik ihesi, Eric Clapton lagunaren etxean, aspaldiko partez salbu sentitu zen. Bere kitarra hartuta, lorategian lasai zegoen batean, “Here comes the...
Read MorePaperezko kontzertuak – The Sadies
Txoko honetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Paperezko Kontzertuak bezelako egitasmoak aurrera eramateagatik, Garoa liburudendako taldeari. Paperezko hainbat ekitaldi antolatu dituzte: zinea, hitzaldiak, euskarazko irakurle klubak, antzerkia… guztiak interesgarriak. Lagun bati esker jakin nuen honen berri, eta The Sadies taldea aurretik beste behin ikusteko zortea izan nuen arren, igandekoa, esperientzia paregabea izan zen. Paperezkoak.com webgunean jarripena egin dezakegula azaldu...
Read MoreDrone militarren belaunaldia dator…
Teknologia eta ikerketa beti egon dira oso lotuta instituzio militarrekin. Ekologia eta jasangarritasuna gaur egungo gizartearen ardura garrantzitsuenetako bat dirudienean, gudurako inbertsio ikaragarriak egiten jarraitzen dugu. Harrigarria badirudi ere, futbolaren gainetik. Ameriketako Estatu Batuetako armadan aldaketak omen datoz, besteak beste, soldaduen ordez robot eta droneak prestatzeko bidea egiten ari dira. Herrialde honetan, soldadu asko bidali izan dituzte munduaren beste puntara...
Read MoreJohnny Cash
Ahots sakona, baztertuenen lagun, “kaixo, Johnny Cash naiz” batekin igotzen zen eskenatokira. Jar gaitezen garai haietako testuinguruan… AEB-etan ekonomiak susperraldi bat izan zuen, eta jendeak gorputza eta arima dantzan jartzeko gogoa zuen. Zer esanik ez, Europak, goibelaldi latza pasata, Ameriketara begiratzen zuen, handik zetorren aire freskoagoaren egarriz. 1956. urteko abenduaren 4a, Menphis Tennesse. Rockabilly-aren aitzindaria omen den Carl Perkins bere azken...
Read MoreAutomatak, androideak, replikanteak…
… robotak, cyborg-ak… mendeetan, gure antza duten izakiak sortzearekin amets egin dugu. Aintzinagoko Egipton, k.a.1500, Amenhotep III faraoiak tenpluaren sarreran bi estatua eraikiarazi zituen. Automatismo konplexu baten ondorioz, egunsentiko lehenengo argiarekin, negar-antsiaren hotsaren moduko zerbait entzuten omen zen. Beranduago, grekoek, Egiptora iritsi zirenean, estatuen historia berrinterpretatuko zuten: Egunsentiaren semea zen Memnon erregeak, Aquilesek Troyako guduan...
Read MoreAntartikan geratu zen Scott-en egunkaria
Gaur bezelako egun batean, duela 102 urte, Robert Falcon Scott eta bere lagunak, inoiz gizakirik izan ez zen munduko azken txokora iristear ziren. Hego polora. Gizaki zuriak egin izan dituen konkista absurdoen artean, istorio garratza, hauena. Argazki honetan, ezinaren eta kontraesanen zurrunbiloan galduta zeukaten begirada. Aste batzuk lehenago iritsitako taldeak helmugan utzitako seinaleak eta gutuna ikusitakoan, izotzezko lautadan itsutzerainoko distiraz zetozkien pentsamenduak. Beste...
Read MoreDock of the bay
Urtero bezala, “Dock of the bay” Musika dokumentalen jaialdia Urtarrilaren 6tik 12ra izango dugu Donostian. Aurten, crowdfunding-ari esker atera da aurrera, hemen, Boligrafo Gorriaren blogean irakurri ahal izan genuen bezela. “Invisible”, hainbeste maite dugun Mursego protagonistatzat duen pelikula. Ikusteko irrikitan nago. “A band called Death”, Bad Brains, Sex Pistols edo Ramones baino lehenago, punka egiten zuen talde bati buruzko dokumentala ikusi ahal...
Read MoreNorman eta Inoren Ero Ni
Irratietako eta telebistetako esatariak, iritzi potoloak ahotan… elizetan sermoiak… twitterren txiokatzen sasi-askatasuna bilatzen dugu. Badira ur biziagotan mugitzen diren elementuak, bai. Errealitateak itotzen gaituenean musika zuzenean POESIA da. Azaroaren 9an, Oñatiko gaztetxera hurbildu ginen, Burua lehertu beharrean genekarren, … krisia, ekonomia, erlijioa, polizia, gobernua, kontrola … … produktibitatea, efezientzia, zientzia, exitoa, zoriontasuna...
Read MoreNew Orleans – XIX. mende amaiera
Begiak itxi eta beste garai eta leku batean esnatzeko gaitasuna banu… JAZZ musikaren sorrerako momentu magiko hartara egingo nuke salto. Arraza txuriko gizaki europearrok, abantzamendu teknolojiko izugarriak eta gudurako gaitasunaz laineztuta, kontinente osoa kolonizatu eta beste kontinentetik behar adina esklabuz hornitu genuen. Testuinguru honetan, afroamerikarren saminaren leherketa bailitzan jaio zen JAZZ musika. Mississipi inguruko azukre-kainabera plantazioetan lan egiten zuten...
Read MoreLou Reed
Ez zen urte hartakoa festibal jendetsua izan, alderantziz, nahiko jende gutxi bildu ginen. Paisaia zoragarria zen, eta era guztietako jendea kanpinetik zelaietara momentu majikoetan murgiltzera. Lou Reedek jo behar zuen ordua gerturatzen ari zitzaigun, eta festibaletan sentitu ohi den neke fisikoa ere somatzen genuen. Baino mentalki ia-ia trantze baterainoko inspiratuta geunden. Lou Reeden ordua, euria gero eta indartsuago. Batzuek kontzertua bertan behera gera zitekeela zioten. Eszenatokira...
Read More
Iruzkin berriak