Usurbil eta Oñatiren ostean, Ondarroaren txanda heldu da. 2014an berpiztu genuen Argia Eguna, eta hirugarren edizioa Euskal Herriko bailararik euskaldunenera eramango dugu, Lea-Artibaira, “Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten” goiburuarekin. Urriaren 1a (larunbata) hautatu dugu horretarako. Egun osoan, hainbat ekimenez beteko dugu Ondarroako Itsasaurre plaza. Denerako tartea izango da: jolasa, hausnarketa, musika, berriketa… Aurreko urteetan bezala, eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu dugu egitaraua. Eskerrik beroenak haiei.
Hau da 2016ko Argia Egunaren egitaraua, xehe-xehe:
ARGIA EGUNA, URRIAK 1, Ondarroako Itsasaurre plazan
- 10:00 OROIMENAREN TXANGOA SATURRARANERA
Ondarroako Historia Zaleak elkartearekin - 11:00 ONGIETORRI EKITALDIA
- 11:15 JOLAS HEZITZAILEAK
Eskulanak, jolas erraldoia, zesta-punta, Nendo Dango, hankapaluak, dantza tailerra… - 11:15 HERRI ERAGILEEN AZOKA IREKIERA
Azokaren barruan Bizi Baratzea liburuaren gunea eta Jakoba Errekondoren kontsultategia egongo dira. - 12:00 ARGIAZALEEN TOPAKETA
- 14:30 HERRI BAZKARIA + BERTXIO BERTSO SAIOA
Eskualdeko eta garaiko produktuekin osatutako menua: entsalada (Lea-Artibaiko nekazari ekologikoen produktuekin), marmitakoa (Ondarroako Uxola elkarteak egina), euskal pastela, kafea, edariak.
Bazkalostean Bertxio, twitter bidezko bertso saioa, Iratxe Ibarra, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitiarekin.
Bazkari+bertso saioaren prezioa: 15 euro (langabetuek, langile prekarioek eta ikasleek 12). Txartelak eskuratzeko: ARGIAn (943-37 15 45 edo denda@argia.eus) - 17:00 ANTZERKIA: ABARKA
Abarka taldeak Argia Egunerako beren-beregi sortutako antzezlana: Argi-uneak - 18:00 EUSKAL HERRIKO III. NORTASUN AGIRI ARROTZ JAURTIKETA
- 19:30 KONTZERTUAK
Jon Basaguren
Occhi di Farfalla
Goiz osoan, bazkalordura arte, kale giroa: txistulariak, trikitilariak, batukada, erraldoiak…
Egun osoan Trantsizioak erakusketa izango da jai-gunean.