Abian da Korrika!
Orain bi urteko edizioan oso esperimentu polita egin genuen denon artean: Korrika mundu osora zabaltzeko erreportaje baten itzulpen masiboa. Orotara 33 hizkuntzatara itzultzea lortu genuen. Erreportajearen helburua, batez ere, euskarak Korrika bezalako ekimenak zergatik behar dituen azaltzea zen. Ekimena bera azaltzeaz gain, garrantzitsu iruditu zitzaigun munduari kontatzea Espainiako eta Frantziako hizkuntza politikek euskarari (eta beraz, euskaldunoi) eraso nola egin izan dioten eta egiten dioten.
ARGIA komunikazio proiektu txikia izan arren, munduari Euskal Herriko berri zuzenean ematen hasteko ingelesezko bertsioa jarri genuen abian orain hiru urte, Gure Esku Dagoren gizakatea egin zenean. Ordutik, gure txikian, hamaika artikulu idatzi, itzuli eta zabaldu ditugu. Nazioarteko hedabide batzuek gure artikuluak berrargitaratu dituzte, audientzia berriengana heltzeko aukera emanez. Open Democracy eta Occupy.com guneak dira bi adibide.
Korrikaren aurreko edizioan 33 hizkuntzatara itzuli genuen. ARGIAtik erronka bota nahi dugu: Saiatuko gara hizkuntza gehiagotara itzultzen? Gu hainbat hizkuntza lotzen saiatuko gara, baina lagunduko diguzu itzulpenen bat egiten edo lotzen? Baiezkoa bada, utzi iruzkina azalduz zein hizkuntzatara itzuliko zenukeen esanez (email helbidea ongi jarri mesedez, zurekin harremanetan jartzeko).
ARGIAn lizentzia libreekin egiten dugunez lan, ondoren hizkuntza horietan lan egiten duten hedabideetara bidali behar ditugu artikuluak argitaratzera gonbidatuz! Orain bi urte batzuek egin zuten, Sermos Galiza, Ságat edo Arainfo kasu.
Hainbat pertsonak hizkuntza bererea itzulpenak egin ez ditzaten, lanean hasi aurretik, irakurri iruzkinetan ea beste inork hartu duen hizkuntza hori.
Artikulua amaitzean, bidali larbelaitz [abildua] argia.eus-era. Gu arduratuko gara sarera igotzeaz. Gero, lanak lau haizetara zabaltzea denon lana izango da!
33 hizkuntza hauetara dagoeneko itzulita dago erreportajea:
Euskara [Egina]
Afrikaans [Egina] Rika Odendaal-Krooni esker.
Albanieraz [Egina] Lisiana Demiraji esker.
Alemanez [Egina] Klaus Armbrusteri esker
Arabieraz [Egina] eta Ahmed Chaghouaoui Saidi eta Khadija Drissi esker.
Aragoieraz [Egina] Colla de Luengas de Puyalóni esker.
Asturieraz [Egina] Xosé A. Glez.-i esker
Errumanieraz [Egina] Amaia Vergarari esker.
Errusieraz [Egina] Anastasia Vybornovari esker.
Esperantoz [Egina] Xabier Rico Iturriotzi esker.
Finlandieraz [Egina] Tytti Thusbergi esker.
Frantsesa [Egina] Christina Detcharti esker.
Friuliera [Egina] Federica Angeli esker.
Galegoa [Egina] Sermos Galizari esker.
Gaztelania [Egina] Unai Breari esker.
Hassania [Egina] Salamari esker.
Hindieraz [Egina] Ainhitze Bizkarralegorra eta Sanskriti Kunduri esker.
Ingelesez [Egina] Igor Letonari esker.
Islandieraz [Egina] Haukur Ástvaldssoni esker.
Italianoz [Egina] Glenda Sparapanori esker.
Katalanez [Egina] Aritz Galarraga eta Maria Planari esker.
Kaxubieraz [Egina] Artur Jablonsczi esker.
Korsikeraz [Egina] Micheli Lecciari esker.
Malgaxez [Egina] Pierrot Vaovolori esker.
Mazedoniera [Egina] Aleksandra Karaicovskari esker.
Nederlanderaz [Egina] Karel Sterckxi esker.
Pertsieraz [Egina] Maije eta Amir-i esker.
Polonieraz [Egina] Iga Jasiewicz, Zofia Byczyk eta Maialen Sobrino Lópezi esker.
Portugesa [Egina] X. Costari esker.
Sardinieraz [Egina] Maurizio Faeddari esker.
Suedieraz [Egina] Isabel Azcárateri esker.
Tamashaq hizkuntzan [Egina] Adouma Alghoubasi esker.
Txinera tradizionala [Egina] eta sinplifikatua [Egina] ChihChun Chuangi esker.
Oharra: Horrelako ekimen gehiago sustatzea gustatuko litzaiguke. Zuri, ARGIA proiektuko parte izan eta hau bultzatzea gustatuko balitzaizu, animatu eta egin zaitez ARGIAko kide. Orain hilabete gutxi harpidetza eredua aldatu dugu eta orain bakoitzak ahal duen neurrian egin dezake, bueltan egoki ikusten duena eskatuz.