ARGIAren barrenak
Hasiera » Elkarlanak » “Ilegala banaiz, alda zuen legea”
Eka29 3

“Ilegala banaiz, alda zuen legea”

Atalak: Elkarlanak, Komunitatea

Horrela dio Willis Drummond talde lapurtarraren letrak, eta aste honetako artikulurako ezin egokiago datozkit hitzok. Inor ez da ilegala leloa hartuta dago jada errefuxiatuen eta etorkinen aldeko aldarrirako bandera moduan. Askori egiten zaigu ezagun. Aldarrikapen horrekin bat egiten du ARGIAk ere, eta kamisetak jarri berri dira salgai lema horretxekin.

Ez da, ordea, hor bukatzen. Gogoratzen orain hilabete pasatxo Bilboko kale-saltzaileen inguruko erreportaje hura? Astekariko azal latza zuen; oroitzen? Bada kale-saltzaile horien eskubideak borrokatzeko lanean ari den Mbolo Moye Doole elkartearekin elkarlanean egindako tixertak dira orain ARGIAren Azokan salgai daudenak. 15 eurogatik eskuratu daitezke, eta horietatik 2 euro Bilboko kale-saltzaileen elkartearentzat dira. Diru-iturri txiki bat? Bai, noski; baina ez hori bakarrik: Euskal Herrian beraien aldarrikapena jendeak jantzita eramatea oso garrantzitsua da.

Euskara izan dadila lotura

Euskaraz eta wolofez idatzita dago inor ez da ilegala. Zergatik wolofez? Senegaldarra baita Bilboko kale-saltzailen elkarteak biltzen duen komunitatea. Eta zergatik euskaraz? Euskal Herrian gaur egun dagoen jatorri aniztasuna ikusita, euskara nahi dugulako izatea munduko edozein lekutan jaiotakoarekin komunikatzeko eta bizitzeko tresna. Hortxe du erronka gure hizkuntzak. Horixe dugu erronka euskaldunok. Zergatik egin gazteleraz edo frantsesez hizkuntza horiek ama-hizkuntzatzat ez dituen norbaiti? Zergatik ez diogu euskaraz egiten, gure arteko lotura hori izan dadin?

Bete-betean dagoen leloarekin ados, pertsonak munduan libre ibiltzeko eskubidea aldarrikatu nahi da ekintza honekin, eta ez pertsonak ilegal diren aitzakian dirua munduan nahieran mugitu. Jo-puntuan dagoen kolektiboa da kale-saltzaileena (besteren artean), baina euskaldunok ere ondotxo ezagutzen dugu zer den ilegalizazioa, eta oraindik ere munduko hainbat txokotan ilegal egotea.

Kamixeta 15 euroan eros dezakezu ARGIAren Azokan.

3 Iruzkin

  1. Hendix | 2018-06-30 at 21:27

    Esteka jarraiten dut baina ez da kamiseta agertzen. Agortu al da?

    Reply
    • Azoka | 2018-07-03 at 15:12

      Kaixo Hendix!
      Probatu orain, kamiseten lotura badabil.
      Mila esker

      Reply
  2. Azoka | 2018-07-03 at 15:12

    Probatu orain, agertzen da.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • Mugitzen ez denaren kateak
  • ‘Ño!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk
  • Señorek ere badute podcasta
  • Ondo informatuta egoteko buletina
  • Mugikorrari ere hitz egin euskaraz

Iruzkin berriak

  • Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
  • Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
  • Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Formakuntza
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea
  • Ziburuko Azoka

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA