ARGIAren barrenak
Hasiera » Elkarlanak » Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna
Ira16 2

Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna

Atalak: Elkarlanak, Komunitatea

Iskanbila sortu da Twitterren aste honetan, ARGIAk berrerabili egin duelako Aiurri hedabideak argitaratutako elkarrizketa bat, Creative Commons Aitortu – Berdin partekatu lizentzia baliatuz. Sare sozialak ez dira ingurune onena mota honetako gaiei buruz eztabaidatzeko eta horregatik argitaratu nahi du auzi horri buruzko irakurketa hau ARGIAko lantaldeak, sareen logika polarizatzailetik harago, jarrera eraikitzaileak nagusitu daitezen.

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Aiurri-n elkarrizketa argitaratu duen kazetariaren kexa ikusi ondoren, eduki hori gure webgunetik eta sare sozialetatik ezabatu genuela, begi-bistakoa baitzen ez zuela ikusi nahi jatorriz argitaratu den hedabidea ez den beste batean. Horrekin batera, ordea, adierazi nahi dugu ARGIAk zorrotz bete zituela bi hedabideek euren edukiak publikatzeko erabiltzen dituzten lizentzia librearen terminoak.

Sareetan lan taldeko kide batzuk hori azaltzen saiatu direnean, ordea, gaiak beste norabide bat hartu du, zenbaitek etika faltaz edo lapurretaz hitz egin du. Baita sareetatik kanpo ere: Iban Arantzabal Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusiak eta Aiurri kide den Tokikom enpresako zuzendaritzako kideak, bere blogean “CC: Iritzi bat, eta ez legeaz” testua argitaratu du.

Zer lizentzia erabili: hedabide bakoitzaren erabakia

Kezkaz ikusten dugu Creative Commons lizentziek euskarazko hedabideetan izan dezaketen bilakaera eta horrek zer nolako ondorioak izan ditzakeen euskarazko hedabideen esparruaren garapenean. Izan ere, kasu hipotetiko batzuk aipatu ondoren, lizentzia libreen erabileran “torlojua larregi ez estutzea” defendatu du Arantzabalek.

Kontua da, hasteko, eztabaida honetan aipatzen den “legea” hedabide bakoitzak bere buruari jarri diola. Inork ez du inolako komunikabiderik derrigortu CC BY-SA lizentzia erabiltzera eta proiektu komunikatibo bakoitzak baloratu behar du ea lizentzia mota horrek bere jarduteko moduarekin bat egiten duen –kasu batzuetan, CC BY-SA lizentziara aldatzeko arrazoia Jaurlaritzaren dirulaguntza eskaeretan puntu batzuk gehiago lortzea zen, baina gaur egun ez da horrelako puntuaketarik indarrean–. Alegia, medio bakoitzak erabaki behar du bere edukiak besteek ere berrerabili eta zabal ditzaketen, berak besteenak berrerabiltzeko aukeraren truke –beti ere egiletza eta iturria aitortuz–.

Baina torlojua ez estutzeaz hitz egiten denean, badirudi beste zerbait eskatzen dela: mundu osoan erabiltzen den lizentzia bat, edukien zabalpenaren baldintzak argi eta garbi zedarritzen dituena, euskarazko hedabideen kasuan ia erabilera praktikorik gabe utzi arte urardotzea.

Hausnarketaren ondorio

Lizentzia librea aukeratzean, filosofia aldaketa sakona dago atzean, eta hedabideon kasuan eragin zuzenak ditu. Esaterako, hedabideak eta kazetariak egileak dira, baina jabetza komunitatearen esku uzten da, edukiaren zabalpenaren mesedetan. Horrek, adibidez, talka egiten du lehiarekin. Norberak bere webgunean klik gehiago lortzea baino, edukiaren presentzia biderkatzea bilatzen du, lana ahalik eta pertsona gehienengana irits dadin. Areago, lizentzia libreek komunitateari, irakurleei dei egiten diete edukia parteka dezaten. Hizkuntza gutxitu eta zapalduen kasuan, hedabideotan ditugun baliabide urriak elkarrekin uztartu, komunitatea trinkotu, sendotu, aberastu eta ikusgarriago egiteko tresna paregabea dira lizentzia libreak.

Lizentzia bat ala beste aukeratzea ikuspegi eta lan molde aldaketa sakona da. ARGIAn prozesu oso bat garatu genuen lankide guztien artean, baita kolaboratzaileekin ere, lizentzia libreen aldeko hautua hartu aitzin. 2012an aukeratu genuen CC BY-SA lizentzia eta ordutik etengabe landu dugu gaia. Adibidez, egin dugun azken lanketa CC BY-SA ez duten euskal hedabideekin hitz egitea izan da, jakiteko ea haien edukiak partekatzea nahi duten: bakarra izan ezik, komunikabide guztiak gustura agertu dira ARGIAk haien edukiak zabaltzearekin. Euskarazko hedabideak biltzen dituen Hekimeneko bilera batzuetan ere landu izan da espresuki gaia, ARGIAk deituta. Baina, tamalez, agerikoa da hedabide eta kazetarion artean gai honetan oraindik dagoen ezezagutza, eta gaiak korapilatuta jarraitzen duela dirudi.

Azaroan bederatzi urte izango dira ARGIAn gure edukiei Copyright kendu eta lizentzia libreekin zabaltzen ditugula. Urte hauetan, besteren artean, ARGIAren ehunka artikulu zabaldu dituzte Euskal Herriko eta nazioarteko hedabide batzuek –hauetako bakoitza bere URL propioarekin, nola partekatu bestela webgune batean?–. Guretzat zabalkunde bakoitza poz iturri da. Astekariaren lehen orrialdean, lizentzien oharrean diogun bezala, edukiak ahalik eta gehien zabaltzea nahi dugulako.

Euskal hedabideen etxea

ARGIAn sinetsita gaude lizentzia libreek praktikan jartzean ekartzen dizkigutela onurak denoi, euskaraz lan egiten duten hedabideen sektore osoari. Hori defendatzeko arrazoiak Mikel Irizar Tokikomeko presidente ohiak formulatu zituen ongien,  “Euskal hedabideen etxea” kontzeptua plazaratu zuenean: bi solairuko etxe bat, euskal hedabide guztiak biltzen dituena, oinarrian tokikoak dituena, nazionalekin elkarlanean; eta bi solairuen artean igogailuak, etengabe edukiak garraiatzen.

Tokiko hedabide gehienek eta herri ekimeneko medio nazionalek gure edukiak CC BY-SA lizentziarekin zabaltzea erabaki genuenean, etxe amankomun hori altxatzeko urrats garrantzitsua eginda zegoela ulertu zuen ARGIAk: hedabide bakoitzak interesgarri jotzen duen edukia zabaltzeko aukera izango zuen, azkar eta eraginkor. Edukien eragina biderkatuta guztiok irabaziko genuke, eta batez ere irakurleek. Onura kolektiboa da. Praktikan ordea, euskal hedabideen etxeko igogailu hori, lizentzia librea, ez da ia erabiltzen. Copyrightak eta lehiak, zoritxarrez, indarrean jarraitzen dute.

Hori zergatik gertatzen den? Hedabide bakoitzak izango ditu bere erantzunak eta akaso onuragarria litzateke sektorean gehiago hitz egitea. Nolanahi ere, ARGIA egiten duen lantaldeak etxe amankomun horren alde lanean jarraituko du, lizentzia libreetan sakonduz, gero eta eduki gehiago komunitatearen esku uzten. Baita igogailua denentzat erabilgarri dagoela gogorarazten ere: gure edukiak interesgarri aurkituz gero, beste edozein euskal hedabidek berrerabiltzea nahi genuke.

2 Iruzkin

  1. Cris | 2021-09-16 at 12:04

    Oso ongi Argia, aupa zuek. Ze eskuzabalak zuen edukiak beti denon esku uzten, eta ordainetan, ze pazientzia zuena!! Bejondeizuela!!

    Reply
  2. Ainhoa Ezeiza | 2021-09-17 at 8:32

    Eskerrik asko artikulu argigarri honengatik. Neuk behintzat uste nuen komunikabideetako langileek ondo eta sakonki ulertuko zutela lizentzien kontua, baina nahasketa handia piztu da legea/etika dela eta. Lizentzia etikagatik hautatzen dugunok ez dugu horretan zalantzarik; arazoa ematen du negozio-ereduan dagoela, ez etikan. Bestalde, diru publikoz elikatzen diren komunikabideek (edo beste edozein eremuk, hezkuntzak, kasu) bere edukiak CC erako lizentziaren batekin argitaratzea litzateke etikoena, nahiz eta, diozuenaren arabera, baldintza hori desagertu den deialdietatik.
    Sare sozialetan lohitzeko garai hau laster amaituko ahal da! Euskal komunitateak duen txikitasunak aukera hobeak eskaintzen ditu tankera honetako gaiak lantzeko, liskarrak sareetan morboz zabaldu beharrik gabe!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Lizentzia libreak - […] ARGIAko lan-taldearen idatzia. […]
  2. Euskarazko hedabideak eta jabetza intelektuala - […] prozesu horren unerik gorena eta gogorrena bizi izan zen 2021eko irail horretan, Argia-k Aiurri-ko elkarrizketa bat zabaldu zuenean. Horri […]
  3. Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik - […] hemen dago Argia-ko lan taldeak gaiaz duen ikuspegia. Espero dezagun zalaparta hau baliagarria izango zaigula […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • ‘Ño!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk
  • Señorek ere badute podcasta
  • Ondo informatuta egoteko buletina
  • Mugikorrari ere hitz egin euskaraz
  • Azoka egunarekin nahikoa ez

Iruzkin berriak

  • Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
  • Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
  • Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Formakuntza
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea
  • Ziburuko Azoka

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA