Gaur, asteazkena, Youtubek Hezbola taldeari buruzko argazki-erreportaje bat zentsuratu du “Indarkeriazko talde kriminalei buruzko gidalerroak” urratzeagatik.
Lana 2010ekoa da, Alberto Pradillak Libanotik bertatik egindakoa. 13 urte eta gero zentsuratu egin du talde armatu horri buruzko oinarrizko informazioa ematen duen diaporama. Noiz eta palestinarren aurkako eraso betean.
Edonola ere, lana ARGIAn ikusgai da multimedia kanalean.
Teknologia burujabetzaren bidetik, lanak zabaltzeko gure zerbitzari propioak erabiltzen ditugulako, multinazionalen menpe utzi beharrean.