Ekonomia Solidarioaren V. Azokan izango da ARGIA

argia
0

Errenterian azaroaren 18an egingo den merkatu sozialean izango gara gure proiektua ezagutarazten eta ekonomia eraldatzailea ikusarazten, OlatuKoopeko lagunekin batera.

Ekonomia sozial eraldatzailearen topagune izango da Errenteriako Merkatuzar datorren larunbatean. REAS, Saretuz eta OlatuKoop sareek antolatuta bosgarren aldiz egingo da Ekonomia Solidarioaren Azoka. Denera azokan ia 60 eragilek parte hartzea espero da.

Aurtengoan lehenengoz OlatuKoopek ere parte hartu du antolaketa lanetan eta sare horrekin lotura duten 26 enpresa komunitario izango dira merkatu sozialean, tartean bere kide den ARGIAk ere standa izango du; han izango gara gure produktuak erakutsi, proiektua ezagutarazi eta jendearen ekarpenak jasotzen.

OlatuKoopen aburuz ekonomia eraldatzaile eta solidarioa “gaur egungo krisiaren aurrean erantzunak eskaintzen dituen eta hazten ari den errealitate bat” da eta hori nahi da ikusarazi azokan. Egun osoz erakusketa, tailerrak, txozna, txikigunea, bideo-photocall solidarioa, kontzertua eta beste hainbat ekitaldi izango dira Merkatuzarren.+

Egitarau osoa:

Mintegia bezperan

Azaroaren 17an ekonomia eraldatzailea eta tokiko politika publikoak aztertuko dituzte mintegi baten bidez Xenpelar Etxean. Mintegiak 9:30etatik 14:00etara iraungo du eta hainbat gai zehaztu dituzte: ekonomia eraldatzailea eta lurraldea, tokiko esperientziak, erosketa publiko arduratsua, etxebizitzaren inguruko alternatibak… Parte hartzeko izena eman behar da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA