Maiatzean Irlandan egin bezala, Argentinan ere mugimendu feminista garaile atera da Eliza Katoliko atzerakoiaren presioen gainetik. Diputatuen ganbera abortu legearen alde agertu da, hamaika urtean sei aldiz baztertu ostean. Indarrean den lege murriztailearekin, urtean 500.000 abortu klandestinotik gora egiten dira Argentinan, sarri heriotza eraginez: 2016an 43 emakume hil ziren. Abortu libre, segurua eta doakoa legalizatzeko Senatuak berrestea besterik ez da falta. Eta hala emakumeek beren gorputzaren gainean libreki erabaki eta haurdunaldiko lehen hamalau asteetan abortatzeko aukera izango dute. Irudian: garaipena jakin zen unean poza barreiatu zen Kongresuaren aurrean bildutako milaka pertsonen artean.
Argazkia: Sub.Coop
Testua: Axier Lopez