Gizonezkoen Espainiako Superkopa Saudi Arabiako hiriburu Riaden jokatu dute. Emakumeena Madrilen egin dute. Baina gizonezkoena izan da “Berdintasunaren Superkopa”, Espainiako Federazioko presidente Rubialesen hitzetan. “Badirelako desberdintasunak dituzten herrialdeak, baina han bizi diren gizon eta emakumeak laguntzen saia gaitezke. Bizkarra emango al diegu?”. Bizkarra ezezik, izena, buru eta bihotza eman dizkiote kontsulatuetan kazetarien gorputzak laurgitzea maite duen diktadura horri. Sportwashing ariketa borobil eta surrealista horretan, euskal herritarrez osatutako talde bakarrak parte hartu du. Kritikarik egin gabe, baina pare bat edo hiru miloi euro gehiago poltsikoratuta.
Argazkia: AFP
Testua: Axier Lopez