Munduko sheriff-a izaten jarraitzeko hegemonia ezbaian badago ere, lehen indar ekonomiko, militar eta kulturala dira AEBak. Hala izan da hamarkada luzez, baina urterik urtera American way of life delakoaren dekadentzia are eta agerikoagoa da. AEBetako bigarren hiririk handienean, Kaliforniako Los Angeleseko alkateak larrialdi egoera ezarri du, “etxegabeen krisi kontrolik gabeari” aurre egiteko. 42.000 bat lagun kalean bizi da, bazterkeria betean, drogen kontsumo neurrigabeari helduta. Hiriko bizitzaren kostu altuak –berbarako, alokairua batez beste hileko 2.700 dolarretan dago–, dozenaka milaka lagun prekarietatean bizitzera behartu du, eta beste asko zuzenean kale gorrira bidali ditu.
Argazkia: 62 urteko David Hernandez kartoiekin egindako bere “ohera” sartzen. Jae C Hong / AP
Testua: Axier Lopez
Hemen ere gero eta gehiago. Adibidez, harrera etxeetan dauden gazte etorkinak kale gorrian uzten dituzte 18 urte betetzen dituzten unean.
“Donostiako Harrera Guneak” ikus-entzunezko bat egin du egoera horretan dauden gazte batzuen testigantzekin (Donostiako Sos-arrazakerian eska daiteke)