Elefantearen zama

Alferrikako azpiegitura suntsitzaile eta inposatuen nazioarteko sinboloa da elefante zuria. Horregatik, asteburuan, Iruñeko kaleetatik elefante bat pasearazi du Orain Ardura kolektiboak, AHTk “12.000 milioi euro xahutu baititu diru publikotik, enpresa-eliteei bakarrik mesede egiten diena eta herritarrok are gehiago zorpetzen gaituena”. 2023an 450 milioi euro baino gehiago bideratuko dira Hego Euskal Herrian tren hori eraikitzeko, bizitzaren garestitze, pribatizazio eta prekarizazio prozesu betean gaudela. Denok ordaindu baina gutxi batzuek erabiliko dituzten azpiegitura erraldoiak al dira behar duguna? Nahiz eta jakin, adibidez, AHT baino 1.954 milioi euro merkeagoa litzatekeela Burgos, Araba eta Nafarroa lotzen dituen tren soziala?

Argazkia: Manifestari batzuk erromatarrez jantzita, paralelismoa eginez lehen azpiegiturak sortzeko esklaboak erabiltzen zituztela eta gaur egun AHT eraikitzeko migratzaile prekarioak. Jesus Diges / EFE
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.