Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez euskalduntzea lortzen. Lurraldearen eremu handi batean euskara ez da hizkuntzatzat hartzen. Azken urteotan euskaldunok borrokaz irabazitako eskubideak atzera botatzeko asmoa duen oldarraldi judizial, politiko eta mediatikoa abiatu dute indar erreakzionarioek. Baina Euskararen Nazioarteko Egunean, agintean hamarkadak daramatzatenek ezetz diote, ez dela erakunde publikoei konturik eskatzeko garaia, eta arazoa, egotekotan, euskaldunona dela. Euskaraz bizitzeko eskubidea guhaurrek ukatzen diogulakoan geure buruari. Euria ari duela dio, pixa gainean ari zaigunak.

Argazkia: EHEko bi kide Baionako epaitegiko sarrera gainean protestan. Euskal Herrian Euskaraz.
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.