Erantzuna

Atzekoz aurrera gabiltza. Zestoan (Gipuzkoa), bost herritarrek indarkeria matxistaren biktima bat babestu dute. Erasotzaileak salaketa jarri die derrigortzea eta integritate moralaren aurkako delituak leporatuta. Salaketa epaiketara ailegatu egin da. Erasotzailea biktima bihurtu da, eta biktimari (bikotekide ohiari) elkartasuna adieraztea, salagarri. Sistema judizial patriarkala agerian. Herriaren eta mugimendu feministaren erantzuna, erraldoia: plaza bete zestoar eta bailarako herritar, ia 30 eragileren babesa, baita ondoko herrietako talde feministen elkartasuna ere.

Argazkia: Jon Urbe – Foku
Testua: Onintza Irureta Azkune

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.