Libertà

1996an okupatu zuten Italiako gaztetxerik ezagunenetakoa. Euskarazko izena jarri zioten, ezker mugimenduak jakitun zirelako jendartea eraldatzeko ezinbestekoa zutela berdinen arteko elkar laguntza, estatuen mugez gaindi. Abenduan itxiarazi dituzte Askatasunaren ateak indarrez. Meloniren eskuin muturrak sustatu du, eta Turinen agintean den alderdi sozialdemokratak betearazi. Ixteko erabili duten argudioa ez da kasualitatea: elkartasun internazionalista, kasu honetan Palestinarekiko. Eskuin muturra ere oso jakitun da lagunek elkar lagundu behar dutela: Italiako Gobernua eta sionista genozidak.

Argazkia: Milaka lagun Turingo kaleetara atera da larunbatean desalojoa salatzeko. E. Marchina – Nur Photo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.