Jaiotza

Egun batean, prentsa guztiaren aurrean genozidiorako deia egiten ikusten duzu: “Gaur gauean zibilizazio oso bat desagertuko da”. Hurrengoan, bere burua Jesukristoz trabestituta zabaltzen du sare sozial ofizialetan, Aita Santua iraindu bitartean. Barregarri egiten zaigu faxismoa meme bihurtuta ikustea. Pailazo bat Mendebaldearen buru ikustea hain da xelebre, hain deigarri, ezen garrantzitsua dena ahantzarazten baitigu: haren ondorio dramatikoak. Pentsa dezakegu Trumpen hitzak eta ekintzak ez direla iraunkorrak izango, eta munduko ordena inperialista zaharraren gainbehera erakusten dutela. Baliteke. Baina krudelagoa den ordena berriaren hasieraren astinalditzat ere jo daitezke.

Argazkia: Gerraren lehen egunean armada estatubatuarrak Minabeko eskola batean hil zituen dozenaka umeen irudiak Teherango parke batean. AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.