Showa

Nazio Batuek 1967an idatzitako kanpo-espazioaren itunak debekatu egiten du espazioaren jabetza pribatua eta haren militarizazioa. Baina ordutik NASA ez da gelditu delako “espazioko lasterketa” pribatizatzeko ahaleginean, eta horregatik, duela gutxi, babestu dute ilargiaren baliabideak ustiatzea, Elon Musk eta Jeff Bezos bazkide fatxen pozerako, besteak beste. Horregatik, 2022tik astronauta pribatuak daude. Espazioan ere turistak. Etengabeko hedapena eta metaketa ezinbesteko ditu kapitalismoak, eta Lurra mugatua denez, ekuazioa argi dago: kolonizazio berria espaziokoa izango da. Baina interes oso lurtarrekin. Eta horretan propaganda gakoa da, Artemis II izeneko ikuskizun mediatikoak ongi erakutsi digunez. Ez dute lehen astronauta afroamerikarra bidali, ezta lehen emakume kosmonauta ere, ez dira lehenak izan ezer berririk ikusten… iraultza ez da telebistaz emango, baina kolonizazio berria bai.

Argazkia: NASA
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.