Koipea

Neofaxismoak bultzatutako olatu militarista berriak lortu du historikoki neutraltasunari lotutako herrialdeak heriotzaren eta gerraren aldera lerratzera, Europa iparraldeko herrialdeak kasu. Orain Japoniaren txanda etorri da. Bere gobernuak konstituzioaren 9. artikulua ezabatu nahi du, honela dioena: “Japoniako herriak betiko uko egiten die gerrari, mehatxuari edo indarra erabiltzeari nazioarteko liskarrak konpontzeko bide gisa”. Bigarren Mundu Gerraren ondoren idatzi zuten konstituzioa AEBek, herrialdea okupatuta zegoela, eta orain moldatu nahi dute beste agintari estatubatuar batek behartuta. Zorionez, herritarrak –nagusiki gazteak– kalera atera dira arau bakezale horren defentsan eta gerraren aurka. “Laga AEBei koipea emateari” izan da lelo nagusietakoa. Bide batez, kontrapuntu gisa, gai horiengatik ia inor kalera atera ez den Espainiako Estatuan, gastu militarra %50 hazi da 2024ko datuekin alderatuta. Publikoki Trumpi errieta egin eta inbertsio publiko militarra munduko top 15ean sartu. Horixe omen “progresismo bakezale” berria.

Argazkia: Philip Fong / Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.