Etxeko espetxealdi honetan, makrolaborategi sozial eta ekonomikoaren erdian, non, politikari adituen aginduz, igandean etxeko atarira jaistea debekatuta dagoen eta astelehenean lantokira joatea ezinbestekoa den sardinen antzera jendez gainezka dagoen metroan. Askoren trastelekua komuneko paperaz nola. Txistea borobiltzeko gure egunerokoa osasun zerbitzuetako langile, teleoperadore, langile sozial, garbitzaile, banatzaile eta supermerkatuetako apal-hornitzaileen esku dago. Murrizketen eta prekarietatearen lehen lerrora zigortutakoengan, alegia. Tira, ez dezagun umorea galdu, baina ez gaitezen estralurtarrak izan. Bakarrik ezin delako, baina lagunekin bai.
Argazkia: Alvaro Minguito
Testua: Axier Lopez