Ez dira gutxi udazkenean birusaren beste agerraldi bat iragartzen dutenak. Eta harekin batera, bigarren “atxiloaldia” etxean. “Batzuetan, zigorra ez da, zentzu hertsian, egindako arau-haustearen araberakoa, baizik eta pertsonaren bizi baldintza sozialen araberakoa”. Edwin H. Sutherland soziologoaren hitzak dira kartzeletako erregimenari buruz. Baina balio lezakete konfinamendu garaietarako ere, zeintzuetan debekuak berdinak diren Neguriko txalet batean edo Bilboko San Frantziskoko 50 metro karratuko pisu konpartituan bizi direnentzat.
Argazkia: Jordi Borràs
Testua: Axier Lopez