Eduardo Zubiaurre noizean behin ateratzen da Confebaskeko zuzendaritzako bunkerretik, gertuko hedabideen aurrera agertu eta Francis Fukuyama oker zela gogorarazteko: klaseen arteko talka bizi-bizirik dago. Horrela adierazi du oraingoan: “Langileei soldata jaistea ala lanik gabe uztea, langileen elkartasunaren araberakoa izango da”. Alegia, krisiaren albo-kalteak ordainduko dituena, era batera edo bestera, langileria izango dela. Irudian: gazte bat Iruñeko Caixabanken egoitza gorriztatzen, larunbatean LABek eta Ernaik “Krisia kapitalak ordain dezala” lelopean egindako manifestazioan.
Argazkia: Unai Beroiz
Testua: Axier Lopez