3 lagun zuritu dituzte –horietako bat oso larri– kalez jantzitako Israelgo Segurtasun indarretako hainbat kidek. Armadari aurre egiten ari zaion palestinar talde batean infiltratu ostean, manifestarien kontra tiro egin zuten. Asteazkenean argitaratutako bideoak agerian utzi du Israelgo armadaren eta poliziaren demaseko indarkeria.
Gertakariak Beit El, Ramallahtik gertuko herri batean (Zisjordania) izan ziren asteazkenean. Orduz geroztik munduari buelta ematen ari zaio bideo hau. Polizia infiltratuen lanaren nondik norakoak oso era argian ezbaian uzten duen bideoa delako. Batetik, harrika ari diren kalez jantzitako polizien lana zein da? Horretan ari direnak preso hartzea ala istiluak abiatzea ondoren atxiloketak egin ahal izateko? Eta bestetik, gehiegizko indarkeria agerian utzi dute irudiek. Atxilo hartutakoei “jipoi kolektiboa” emateaz gain, harrika ari diren manifestarien kontra tiro egin zuten. Beste bideo batek erakusten du polizia batek atxilotutako baten belaunari nola egiten dion tiro zentrimetro gutxitara. Hiru palestinar zauritu dituzte eta horietako bat oso larri dago.
Reuters agentziako kazetari Luke Baker erasoaren lekukoa izan zen. Bakerren esanetan, Israelgo agente infiltratuak izan ziren, harria eskuan zutela, armadari aurre egitera inguruko gazte palestinarrak animatu zituztenak, ondoren atxilotzeko.
AFP agentziaren argazkiak:
Pasa den astetik hona Palestinan dagoen giro nahasiaren erakusgarri dira goiko irudiak, batek baino gehiagok 3. Intifadaren hastapen gisa definitu du. Horri buruzko informazio gehiago bi artikulu hauetan:
– Indarkeriak ez du etenik: 13 urteko palestinarra tiroz hil dute
– Fadi Alloun, poliziak odol hotzean hil duen azken gazte palestinarra