Su etena agortuta, berriz ere hasi da Israel ume palestinarrak hiltzen. Gazako Zerrendako biztanleen %40k 15 urte baino gutxiago ditu. Jaiotze tasa oso handia da eta beraz familia ugariak asko dira. Hala, sarraskia hasi zenetik, Gazako familia-argazkiak Israelgo genozidioaren erretratu bihurtu dira. Israelen bonbardaketa indiskriminatuen ondorioz, ehunka familiak galdu dute kide bat baino gehiago, eta familia asko ia erabat desagerrarazi dute. Egoeraren gordinak erakusten du Gazako ospitaleetan medikuek sortu duten akronimoa umezurtz geratu diren haurren egoera deskribatzeko: W.C.N.S.F. Wounded Child No Surviving Family (Haur zauritua, bizirik dagoen seniderik gabe).
Infografia tamaina handian deskargatu: VP-Families-EUS.jpg
ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana da.
https://blogak.argia.eus/begizta/wp-content/uploads/sites/5/2023/12/VP-Families-20231108EUS-scaled.jpg