Ura urre eta urri Gazan

Axier Lopez
0

Genozidioaren aurretik, Gazako palestinarrek zailtasun handiak zituzten ur garbia eskuratzeko, Gazako ur geza lortzeko baliabideen %97 kutsatuta baitzeuden, Israelen blokeoaren eta etengabeko bonbardaketen ondorioz. Familia pobre askok beren diru-sarreren herena edo gehiago xahutu behar izaten zuen arautu gabeko iturrietako ura erosteko, edateko modukoa izango zelakoan. Berez lazgarria zen egoerak okerrera egin du esponentzialki.

Edateko uraren eskasiaren ondorioz, Gazako palestinarrak nekazaritzako putzu kutsatuetatik edaten ari dira. Putzu horiek ia itsasoko ura bezain gaziak dira, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako segurtasun-mugatik askoz haratago. Horrek berehalako arriskua dakar osasunarentzat, batez ere haur eta jaioberrientzat, haurdunentzat eta giltzurrunetako gaixotasunak dituzten pertsonentzat. Gainera, kutsatutako uraren kontsumoak beherakoa eta kolera bezalako gaixotasunak hartzeko aukerak handitzen ditu. Ur eta saneamendurako instalazioak hornitzeko elektrizitaterik edo erregairik ez dagoenez, gaixotasunak Gazan errazago hedatuko dira.

Infografiak tamaina handian deskargatu:

VP-Gaza-Water-20231115-EUS.jpg

VP-Gaza-Water-20231115-EUS-2.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA