Herrien arteko zubigintzan 28 urte daramatza Askapenak. Espainiako Gobernuak, bere fiskalaren bitartez, legez kanpo utzi nahi du eta talde internazionalistako bost kide 6 urtez kartzelatu. Askapenaren ibilbide luzearen azken urteotako jarduna zenbait bideotan laburtzen saiatu gara.
*Askapenaren aurkako epaiketa salatzeko Siroka, Bad Sound System eta Galizako Skama la Rede musika taldeek aste honetan sareratu duten “Su txikien itsasoa” bideoklipa da goikoa.
– Askapenaren jaiotza eta lehen urtetako testuingurua (1987-1992) jaso dute bideo honetan:
– Internazionalismoa nola ulertzen duten azaldu dute bideo honetan, 1992 eta 1997 urte arteko ibilbideari errepasoa eman bitartean:
– 1997tik 2002ra bitarteko errepasoa:
– Urtero munduko txoko anitzetara bidaltzen dituen brigadengatik da gehien bat ezaguna Askapena. Urterik urte Euskal Herriko ikuspegitik interesgarriak izan daitezkeen esperientziak gertutik ezagutzeko antolatzen ditu. Herri mugimenduko kideek osatutako talde txikiak izaten dira. Hauxe aurtengo brigaden kanpainaren hasiera:
Topatuk iaz erreportajea prestatu zuen brigaden inguruan:
2012an Venezuelan horrela jaso zuten Askapenako brigadaren lana:
2013ko brigaden spota:
– Joan-etorriko elkartasuna sustatzen du Askapenak. Munduko hainbat herriri eta borrokari hauspoa emateaz gain, Euskal Herriarekiko elkartasuna ere antolatzen dute. Eta horretarako Euskal Herriaren Lagunak taldeak sustastzen ditu. Egun Europako (Italia, Irlanda, Alemania, Herrialde Katalanak…) eta Amerikako (Argentina, Venezuela, Mexiko…) zenbait herritan EHL taldeak ari dira lanean. Urteroko lan horren erakusle gisa Nazioarteko Elkartasun Astea antolatzen dute. Seigarren ediziorako lib dub moduko hau osatu zuten:
Talde guztien artean kasu aipagarria da Italiako EHL taldeen lana. Italiako zenbait hiritan taldeak antolatu dituzte eta oso jarduera aktiboa izan dute. Horren erakusgarri Euskal Herriarekin elkartasunez Milanon egindako manifestazioak dira. Hau 2012koa:
Baita Lander Fernandez iheslari politikoaren estradizioa saihesteko antolatu zuten herri harresia ere. Donostian desobedientzia formatu berri horren ibilbideari ekin eta hamar egunetara Erroman izan zuen segida:
Argentinako kasua ezin aipatu gabe utzi, Baltasar Garzon epaileari egindako eskratxeek zabalpen handia lortu baitzuten:
– 25. urteurrenarekin batera Askapenan parte hartu zuten zenbait lagunen bizipenak jaso zituzten. askapena25.wordpress.com webgunean bildu zituzten testigantza grafiko guztiak. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten bost lagunetako bat da Gabi Basañez. Hau da bere testigantza:
– Urteurrenaren harira Altsasun jaialdia antolatu zuten eta “Che Guevarak” ere bere aletxoa utzi nahi izan zuen:
– Munduari begiratzeko modua bideo honetan islatu zuten Askapenako kideek 2012an, “Herriok independentzia”:
– 2009an Espainiako, Kolonbiako eta Txileko zenbait komunikabide pribatu 2010ean atxiloketak egin ahal izateko giroa prestatzen hasi ziren, Askapena ETAren GKE gisa aurkeztuz. Horren aurrean “Internazionalismoa Aurrera” kanpaina antolatu zuen Askapenak.
– 2007n Askapenak 20 urte bete zituenean Amerikako zenbait herritako ordezkariren zorion mezuak bildu zituzten. Tartean daude Kolonbiako FARCeko eta ELNeko gerrillariak, Txiapaseko EZLN eta Wallmapuko maputxeak.
Luze joko luke 1987an Komite Internazionalistak taldearen zatiketatik sortu zenetik hona Askapenak egindako guztia jasotzeak. Beraz, azken urteotan egindako zenbait ekimen esanguratsu ekarriko dugu:
– Sahararren autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka oso presente izan dute azken urteotan. 2013an Saharako brigadako kide guztiak kanporatu zituen Marokoko Gobernuak:
Eta berriki, Hassanna Aaliaren kasuari Euskal Herrian ematen ari zaion erantzun zabalean oso aktiboak izan dira Askapenako kideak:
– Urtero Askapenako egutegian markatuta agertzen den ekimena Internazionalista Eguna da. Askapenak ikasturtean egindako lanen erakusleiho eta era batera edo bestera horietan lagundu duten lagun guztien topalekua. Azkena Arrankudiagan antolatu zuen Ernai gazte antolakundearekin batera:
– Israeli Boikot nazioarteko dinamikaren Euskal Herriko bultzatzaile nagusietako bat da Askapena.
– Ezin aipatu gabe utzi 1991etik Bilboko jaietan Askapenaren konpartsak egiten duten lana. Karpa Gunean, Arriaga antzokiaren magalean, niki berdez jantzita topatuko dituzue Askapeñako lagunak. Askapena, Herriak Aske eta Elkartruke elkarteekin batera, jaietako konpartsa ere legez kanpo uztea eskatu du Espainiako fiskaltzak.
– 1994an Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoek estradizioa ekiditeko gose greba egin zuten Montevideoko Filtro ospitalean. Elkartasuna adierazteko milaka uruguaiar kalera atera ziren eta manifestazio batean poliziak Fernando Morroni eta Roberto Facal hil zituen. Askapenak urtero bizirik mantendu du Montevideon gertatutakoa eta Uruguaiko herri mugimenduarekiko loturak sendotzeko probestu du.
– Kolonbiako sindikalisten deiari erantzunez “Euskal Herriak Coca Colari ez!” ekimenaren sustatzailea izan da hainbat urtez.
– Internazionalismoaren alorrean aritzen diren gainerako EHko eragilerekin elkarlanean egindako proiektu askotan parte hartu du Askapenak. Horietako asko Komite Internazionalistak taldearekin batera egindakoak dira, batez ere Palestinaren gaiari dagokionez. Horren adibide da Biladi Hadi elkartasun brigada. Euskal Herriko zenbait kulturgilek eta kazetarik osatu genuen Palestinako brigada. Elkarlan horretatik jaiotako guztia ARGIAko Biladi Hadi blogean jaso dugu:
– Askapenaz, internazionalismoaz, mugimenduaren aurkako epaiketaz, Euskal Herriko eta nazioarteko egoera politikoaz eta abarrez, Walter Wendelin –bost auzipetuetako bat– luze eta zabal Dick Emanuelsson kazetari suediarrak galdetuta:
1 Iruzkin
[…] Nazionalean 5 lagunen aurkako epaiketa hasi da. 6 urteko kartzela eskatzen dute beren aurka. 30 urteko ibilbidea duen Askapena mugimendu internazionalista ilegalizatzeko eskatu du fiskaltzak, baita Bilboko jai herrikoietan internazionalismoa lantzen duen […]