Espainiako Estatuan eskuina agintetik kanporatzeko aukerak grafikotan

Axier Lopez
0

Azken hauteskundeek Hego Euskal Herriko mapa politikoa aldatu dute, baina gurea ez da izan irauli den egoera bakarra. Urte luzez Espainiako Estatuan PPren menpe egondako hiri eta erkidego esanguratsuetan gobernu aldaketa emateko aukerak ireki dira. Madrilgo Diagonal egunkariaren azken zenbakian panorama politiko berria bildu dute, eta guk haren laburpen grafikoa ekarri dugu.

 UDAL HAUTESKUNDEAK


Ahora Madrid-en eta PSOEren arteko itunak Estatuko hiriburuan 24 urtez luzatu den gobernuari amaiera emango lioke.
GAKO BATZUK
Eremu sozialak: Gizarte mugimenduek kudeatutako hainbat eraikinen zoria aldatu lezake bestelako gobernu batek, Patio Maravillas edo Espacio Vecinal Arganzuelarena kasu.
Hirigintza: PPk bultzaturiko makro-proiektu urbanistikoak geldiaraz litzake AM-PSOE itunak, Campamento, Chamartin edo Mahou-Calderon tartean.
Deszentralizazioa: Gobernu aldaketak hiriko aurrekontuan deszentralizazioa ekarriko luke, erdiguneko zonaldeetan –turismoarekin lotuta– egindako inbertsioak buruz behera jarriz.

Gehien bozkatutako indarrak beste batzuen babesa beharko du. ERC eta CUP, lehendabiziko aldiz udalean, aukera argienak dira. CUP-ek BeC-ekin ez duela itunik sinatuko adierazi du, eta egunotan erabakiko dute inbestidura saioan Ada Colau alkate izendatzeko babesa eman ala ez.
GAKO BATZUK
Marka berri bat: Turismora bideratutako hiri eredua iraultzea da udal gobernuaren erronka nagusietako bat. Pisu turistikoen eta hotelen irekierari luzamenduak ezarriko dizkiete.
Etxegabetzeen aurkako plataforma boterean: Etxegabetzeen amaiera lehentasuna da BeC-rentzat. Horretarako finantza-erakundeekin negoziatu eta haiei zigorrak jartzea aztertuko dute.
Polizia gehiegi: Udaltzaingoaren neurri gabeko ekintzak eta aurreko gobernuaren “higiene eta segurtasuna”rekiko demaseko arreta aztertu beharko dituzte

PP eta Galizia aspalditik eskutik hartutako bikotea izan da. Azken hauteskunde hauetan, ordea, Galiziako bi plaza nagusitan jipoia jaso dute popularrek bigarren postura jaitsiz.

Cádiz Sí Se Puede-k ekainaren 5ean egingo den ekitaldi publiko batean hitz egingo du gainerako alderdiekin.

PPren aurkako ituna PPrentzat baino PSOErentzat da arriskutsuagoa. Ciudadanosen agerpenak aukera hau zapuztu du autonomikoetan.

PPren eta Ciudadanosen arteko balizko itunaren aurrean, Compromís alkatetzara hel liteke PSOE eta València en Comú indarren laguntzari eske.
GAKO BATZUK
PPren eta PSOEren gainbehera: Monica Oltrak, Compromíseko burua, adierazi zuen PPren eta PSOEren babes galera kontuan hartuko dutela gobernua osatzeko.
Politika sozialak: Gizarte zerbitzuena izango da Compromisek indartu beharko duen lehen eremuetako bat. “Gehien kaltetutako kolektiboei begira egindako gizarte politikak izango dira”, baieztatu du Oltrak.
Baratzak eta hirigintza: Baratzen eremua berkalifikatzeko alferrikako saiakera izan da Valentziako PPren azken porrotetako bat. Cabanyalgo eraisketak ere eragina izan du beherakadan.

Toma la Palabra, SIVA eta PSOEren baturak 15 zinegotzi osatzen du, PPren 12 eta Ciudadanos-en 2 eserlekuen aurrean.
GAKO BATZUK
PP 20 urtez: Leon de la Riva 1995tik hona izan da alkate. Azken hauteskundeetan bozka gehien lortu duena izan bada ere, gehiengo osoa galdu du.
Florentino Perez: PPren menpeko udal gobernuak egindako zerbitzu publikoen pribatizazioen onuradunetako bat da.
Samaniego kasua: Udaleko mantenurako kontratuen arduradunak bere familiaren enpresekin erosketa kontratuak sinatu zituela salatu dute.

Aragoiko hiriburua gobernatzeko litekeena da Zaragoza en Común, PSOE eta Chunta Aragonesista indarren arteko akordioa.
GAKO BATZUK
Udaleko bihurtu: Gobernu berriak har lezakeen neurrietako bat da zerbitzu publikoak berriz udaleko bihurtzea.
Hiri trinkoa: Espekulazioari aurre egiteko auzoak zaharberritzea aztertzen ari dira.
Averly: Galdategi zaharra ezingo litzateke eraitsi etxebizitzak eraikitzeko, higiezinek hala nahi badute ere.
 

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK


Ciudadanos giltzarri: bilakatu da, Estatu mailako hauteskundeei begira balazta izan daiteke Albert Riveraren alderdiarentzat, Madrilen Ciufuentesen euskarri izan daiteke eta Andaluzian, aldiz, Susana Diazena.
PPren emaitza kaskarrak: 2011ko emaitzen aldean 24 eserleku galdu ditu, Cifuentesek hiriburuan Aguirrek baino bozka gehiego eskuratu badu ere.
Sanchez apostua: Gabilondo inposatzeko bere hautagaia ordezkatu izanak funtzionatu du. Podemos abagune egokiaren zain dago hirugarren indar gisa.
 

1995ean PPk Valentziako Gorteetarako hauteskundeak irabazi zituen. Krisi ekonomikoak, gizarte mugimenduek eta ustelkeri kasuen ugaritzeak 20 urtez segidan izandako popularren gobernuen amaiera ekarri dute. Alberto Fabraren dimisioa ekarri du.
Compromis-ek 2011n lortutakoa bikoiztu du. Alberto Fabra desplazatzeko hiru indarren arteko ituna osatzeko gakoa da Monica Oltraren alderdia. PSOEk, bigarren indarra bozetan, hamar diputatu galdu ditu. Ciudadanos Podemosen gainetik geratu da, baina biek hamairuna ordezkarirekin.
 

Gaztela-Mantxa
150.000 bozka lau urtetan. Hori izan da María Dolores de Cospedalek galdu duena 2011tik hona. PPko Idazkari Nagusiak aurtengo urtarrilean harro aldarrikatu zuen Hezkuntzan %30eko murrizketa egin izana. Hala, Cospedal izan da Rajoyren herstura politiken ikaslerik aurreratuena.
Edukirik gabeko adostasuna. José García Molinak (Podemos) maiatzaren 25ean esan zuen artean ez zuela García-Pageren (PSOE) deia jaso.
Gaztela eta Leon
Kritika gogorrak, hauteskunde gauean PPko zerrendaburuak Mariano Rajoyri egindakoak, autonomikoetako emaitza kaskarren ardura presidenteari leporatuz. Halere, Juan Vicente Herrerak gehiengo eskuratu ahalko luke Ciudadanosekin elkartuz gero.
PSOEk babesa galdu du baina neurriko emaitzak lortu ditu. Podemos hirugarren indar gisa sartu da bi koloretakoa zen parlamentura.
 

Extremadura
Podemoseko zerrendaburu Alvaro Jaenek hauteskunde kanpainan esan zuen PPrekin eta PSOErekin itunak egitea Podemos ukatzea izango litzatekeela. Asmo horiei heltzeko eta Extremaduran ahalguztiduna den PSOEren aurrean ez etsitzeko lehen proba inbestidura saioetan izango dute.
Inbestidura saio katramilatsua izango da, PSOEk ezin baitu Ciudadanos, diputatu bakarrarekin, makulu gisa erabili. IUren kasuak argi utzi du PPrekin batera aritzea ere ezinezkoa dela.
Balear Uharteak
PP, Ciudadanos eta Proposta per les Illes-en batuketa ez da nahikoa izango Parlament-ean  egonkortasuna lortzeko. PSOEk aukera hori balia lezake Podemos-ekin eta Més per Mallorca-rekin, hirugarren eta laugarren indarrak, gobernua osatzeko harremanetan hastea. PSOE eta Podemosen arteko ituna nahikoa litzateke gehiengoaren –30 diputatu– muga gainditzeko zortzi alderdi hartuko dituen Parlament-ean. José Ramón Bauzá presidenta bozen %46tik %28,5era jaitsi da.
 

Errioxa
20 urte daramatza Pedro Sanzek Errioxako presidente moduan eta ez du ematen hori aldatuko denik, Ciudadanosek adierazitakoari erreparatuz. Podemos hirugarren indarra da bozetan, baina PP botatzeko PSOErekin eta Ciudanosekin batzeak ezinezkoa dirudi.
Murtzia
PPren eta Ciudadanosen arteko akordioa gerta liteke inbestidura saioan. Berriz, Gaztela eta Leon eta Gaztela-Mantxan bezala, PPk ez du gehiengo osoa lortu diputatu baten aldeagatik, baina 150.000 boz baino gehiago galdu ditu. Seguruena, PSOE eta Podemos lau urtez izango dira oposizioan.
Kanariar Uharteak
Kanariar Koalizioaren eta PSOEren batura nahikoa da parlamentuaren gehiengoa lortzeko beste inor kontuan hartu barik. Egun ministroa den Jose Manuel Soriaren eskutik PPk bozen %30 lortu zuen eta egun hirugarren indarra da. Podemos eta bi indar erregionalista sartu dira parlamentuan.
 

Asturias
Gehiengoa osatzeko biren arteko akordio bakarra PPren eta PSOEren artekoa da. Nekez gertatuko da baina ez da baztergarria Estatuko beste zenbait lekutan “koalizio handia” osatzeko itunak eginez gero. Zentro-ezkerrera jo duen Parlamentuan FAC-ek eta Ciudadanos-ek, hiruna diputaturekin, osatzen dute liberalen eremua.
Javier Fernandez inbestiduran airoso atera Podemos eta IUren babesari esker, baina haren ibilbidea laburra izango da 2012tik hona mantendu dituen politikak aldatzen ez baditu.
Kantabria
Ignacio Diegoren alderdia uretan azukre kozkor baten gisan diluitu da. Zazpi diputatu eta gehiengoa osatzeko, Ciudadanosek lagunduta ere, aukera galdu ditu. PSOErekin batera 2003n eta 2010ean gobernuburu izandako Miguel Ángel Revillari (PCR) gobernua osatzeko aukera eman dio.
Podemosek eta Ciudadanosek ordezkaritza lortu dute baina ez dira gobernagarritasuna baldintzatzeko giltzarri izango Kantabrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA