Aurtengo Euskadi Sariak datutan

Gorka Bereziartua
3

Erlatibitate Lege Euskotarra?

Irabazleak gorabehera, aurtengo Euskadi Sariek izan dute berezitasunik. Nagusiena, parte-hartzeko mekanismoa aldatu izana. Idazle bakoitzak aurkeztu behar izan du bere lana eta horrek zalantza eragin du. Juan Luis Zabalak gaurko Berrian dio orain ez dakigula zeintzuk diren lehiatu diren liburuak. Zeintzuk ez, baina zenbat lehiatu diren jakin ahal izan dugu Kultura Sailaren bidez. Jarraian datuak:

• Euskarazko literatura:  23
• Gaztelaniazko literatura: 26 (-2)
• Euskarazko haur eta gazte literatura: 29
• Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: 7 (-1)
• Euskarazko literatura itzulpena: 30 (-1)
• Literatura lanaren ilustrazioa: 37 (-1)
• Euskarazko saiakera: 15
• Gaztelaniazko saiakera: 13

Parentesi artean azaltzen diren zenbakiak “baldintzak ez betetzeagatik” baztertutako lanak dira.
2009an publikatutako liburu guztien zerrenda zehatzik eskura izan gabe, 111 Akademiak webean daukanera jo dut. Ondorio interesgarriak: adibidez, “Euskarazko literatura” atalean nik 48 liburu zenbatu ditut. Horrek esan nahiko luke, sarietara aurkeztutakoak (23) baino gehiago direla aurkeztu ez direnak (25).
Zer pentsatua eman beharko luke, Euskadi Sariek euskal idazleen artean pizten duten interesaren termometro diren heinean.
PS1: Bestelako kontsideraziotan ez naiz sartuko, jendea erraz mintzen dela konturatu bainaiz.
PS2: Gai honi buruz lehenago ere jardun genuen blogean.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA