Kasualitatea izan liteke edo idazleak Iruñearekin daukan harremanarengatik jaso duen omenaldi erdi-ezkutukoa. Eta seguruenik, ia fijo, lehenbiziko aukeraren aurrean gaude baina, badagoenez gure artean kasualitateetan sinesten ez duenik, zer arraio, zergatik ez dugu pentsatuko aurtengo Sanferminetako kartel lehiaketan finalista den lanetako batek ezkutuan Iñigo Aranbarriren azken nobelaren propaganda egin nahi duenik?
Batek baino gehiagok seinalatu dit Apirila nobelako azalaren eta bizar laban zezenkoiaren kartelaren arteko antzekotasuna. Zuek epaitu: