Boligrafo Gorria
Literatura
by Gorka Bereziartua
  • Literatura

Igelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)

Gorka Bereziartua
2014-04-14
1

Xabier Olarra liburu aurkezpen batean.
Xabier Olarra liburu aurkezpen batean.

Mende laurdena ez baita egunero betetzen, are gutxiago euskarazko egitasmo kultural bat zarenean, are gutxiago bizi ditugun garaiotan, dena murrizketa, aurreztea, marka zuriko literatura. Igelak obratu du mirakulua ordea eta jakin nahi dugu nola: ea itzultzen dituzten Sail Beltzeko nobeletan agertzeko moduko negozio ilunik daukaten ala, sen arruntak dioenaren kontrara, benetan posible ote den horrelako argitaletxe bat zutik mantentzea bere kabuz –are, urtetik urtera titulu interesgarriak argitaratuz–.
Basic instinct filmeko Sharon Stonen gisa, lotsarik gabe erantzun ditu egin dizkiogun galderak Xabier Olarrak, Igelako editore, arduradun eta kulpante nagusiak. Twitterren izan dugun solasaldian beste zenbait lagunek ere parte hartu dute.

// <![CDATA[
_
// ]]>
About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

igelaitzulpenakitzulpengintzaliteratura unibertsalanazioarteko literaturaxabier olarra
1 Iruzkin
    Xabier olarra (e)k dio: Erantzun
    2014-04-14, 12:45

    Diario de Navarraren Zapateria kaleko egoitzan ateratako argazki hori, aukeran, ez erabiltzea hobe. Bestela baten batek pentsatuko du igelaren egoitza dela, eta aberastuak garela, eta negarti nazkagarri batzuk besterik ez garela, eta abar eta abar…

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

San Ferminak apirilean2014-04-11
Rockdelux eta espektakuluaren prentsa2014-04-25
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA