Mende laurdena ez baita egunero betetzen, are gutxiago euskarazko egitasmo kultural bat zarenean, are gutxiago bizi ditugun garaiotan, dena murrizketa, aurreztea, marka zuriko literatura. Igelak obratu du mirakulua ordea eta jakin nahi dugu nola: ea itzultzen dituzten Sail Beltzeko nobeletan agertzeko moduko negozio ilunik daukaten ala, sen arruntak dioenaren kontrara, benetan posible ote den horrelako argitaletxe bat zutik mantentzea bere kabuz –are, urtetik urtera titulu interesgarriak argitaratuz–.
Basic instinct filmeko Sharon Stonen gisa, lotsarik gabe erantzun ditu egin dizkiogun galderak Xabier Olarrak, Igelako editore, arduradun eta kulpante nagusiak. Twitterren izan dugun solasaldian beste zenbait lagunek ere parte hartu dute.
_
// ]]>
1 Iruzkin
Diario de Navarraren Zapateria kaleko egoitzan ateratako argazki hori, aukeran, ez erabiltzea hobe. Bestela baten batek pentsatuko du igelaren egoitza dela, eta aberastuak garela, eta negarti nazkagarri batzuk besterik ez garela, eta abar eta abar…