Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Pozoia-Apitoxina - Apitoxinari buruzko biltzarra asteburuan Argentinako Las Termas de Rio Hondon

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Pozoia-Apitoxina

Apitoxinari buruzko biltzarra asteburuan Argentinako Las Termas de Rio Hondon

2007-05-24

Asociación Argentina de Apiterapia (AADA) elkarteak antolaturik, asteburu honetan Las Termas de Río Hondo hirian (Santiago del Estero) erleen pozoian oinarritutako terapiez egingo da biltzarra. "Primer Congreso Argentino de Apitoxinoterapia" izenburupean, maiatzaren 25, 26 eta 26an bilduko diren mediku, biokimiko farmazilari eta erlezainek eguneratuko dituzte beren ezagutza eta esperientziak alor hauetan: erle bizien pozoia eta apitoxina injekziotan; aplikatzeko teknikak; apitoxinak hobetzen dituen gaitz eta patologiak; protokoloak, moduak, dosiak, eta beste hainbat xehetasun. Gaur egun erlearen pozoia -batzuetan erlearen eztenkada bizia erabiliz eta beset batzuetan injekzio bidez- gero eta gehiago erabiltzen da Pediatrían, Medikuntza Alopatiko edo "ofizialean", Homeopatian, Mesoterapian, Traumatologian, Akupunturan, eta abar.

Argentinako lehen biltzar honetako zuzendaria Néstor Urtubey medikua da. Argentinako Apiterapia Elkarteko zuzendaritzakoa, Apitoxinoterapia batzordeko burua da. Erleen pozoiari buruzko ikerketa eta liburu erreferentzialak dauzka publikatuta. Bestalde, esan behar da lehendakari Julio Cesar Diaz mediku ezaguna lehendakari duen Argentinako Apiterapia Elkarteak (AAdA) Euskal Herrian baduela ordezkari ofiziala: Luis Mari Intza erlezain tolosarra.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan