Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
- Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
- Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
- MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
- orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abuztua
- 2023(e)ko maiatza
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko martxoa
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko apirila
- 2021(e)ko otsaila
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Mobilizazioen indarraz gehiago dakite errausleek, herritarrek baino
Atalak: Herri mugimenduak
“Hernanin 5 pankarta saboteatu dizkigute” mezua zabaldu du, argazki honekin batera, herritar batek.
Azken bi asteotan Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiarekin lotutako bi enpresengandik jaso dituen mezuek erakusten dute herritarrek uste dutena baino gehiago eragiten dutela herritar hauek burutzen dituzten mobilizazioek.
“Kendu nazazu karteletik, ni ez naiz aurkeztu lizitaziora”
Urriaren 15ean, herritarrek izara zuriekin euren burua etzan zuten Donostian, Caixa eta Santander bankuen aurrean, “zuen negozioa, gure minbizia!” oihukatuz. Ekintza horretara dei egiten zuen kartelak erraustegi proiektuarekin lotutako enpresen izenak agertzen zituen. “Kartel bat gehiago”, “Nork irakurriko du ba?”, “Hau dena badakigu eta zer?”, “Dena lotuta dute eta dena berdin zaie” moduko esaldiak entzuten dira herritarren artean, baita izara zuriz euren burua etzaten dutenen ahotik ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduak hedabideetara zabaldu duen mezu honek adierazten du, ordea, enpresa batek eskatu ziela bere izena kartel horretatik kentzeko (dena ez da “berdin”, nonbait): “Modu horretan jarraituko dugu salatzen herritarren osasuna eta ingurumena euren negozioen hankapean jartzen duten enpresa eta arduradun politikoen jarrera. Joan den larunbatean egindako ekintzara deitzeko karteletan Construcciones Amenabar ere agertzen zen. Enpresatik jakin dugu ez dutela asmorik erraustegiaren proiektuan sartzeko. Gogoratu nahi dugu Amenabarrek parte hartu zuela aurreko erraustegi proiektuaren lehiaketan. Edozein kasutan, positiboki baloratzen dugu oraingo honetan atzera egitea. Horregatik, gure karteletatik bere izena kentzea erabaki dugu, halako obra batetik aldentzea txalotzen dugun modu berean”.
“Kartelak kenduko ditut kaletik, ni agertzen naiz eta”
Larunbat honetan, urriaren 29an, FCC eta GHKren Hernaniko egoitzetara martxa deitu dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Gipuzkoa Zutikek, elkarrekin. FCCk Hernaniko udalera deitu du, kartelak kenduko dituzten galdezka. Udalak erantzun ezetz, udalaren politika dela kartelek iragarritako eguna pasatzean kentzea paretetatik. Beren izena agertzen dela ordea, erantzun erraustegiaren lizitaziora aurkeztu den enpresak. Sare sozialen bidez herritarrek salatu dute larunbateko ekintza iragartzen duten kartelak kentzen ari dela “norbait” (nor ari den ez baitu inork salatu), edo FCC ez ikusteko moduan ebaki dituela “norbaitek” kartelak.
Ez utzi, edo prestatu esklabotzarako
Gosaltzen dugun aldiro ustelkeria kasu bat deskubritzera ohitu gara (azkena, Jaurlaritzako nekazaritza sailetik Altuna eta Uriako goi kargu izatera pasa denarena, eta enpresa hau bai aurkeztu da erraustegi proiektura). Bere bizitzari eusten nahiko lan duenak tentazioa izan dezake “zer egingo zaio, ezer ez dago gure esku” pentsatzeko. Etxean geratzeko. Oso ulertzekoa. Herritarrok etxean geratzen garenean ulertu behar dugu, ondorioz, bizitza osoan lan eta lan egingo dugula zorpetuta bizitzeko, ekonomikoki zanpatzen gaituzten horien plana baita gure kontu bizitzea, gizarteak behar ez dituen obra eta zerbitzuen truke denon dirua xurgatuz, guk uzten diegun bitartean.
Harri txintxarraren poza: zer burujabetza ariketa handiagorik dugu egun?
Erraustegiaren aurkako borrokak mundua dantzan jarri nahi dutenentzat elementu denak ditu. Ni gehien maitemintzen nautenak, hauek (zureak bidaltzen badituzu, oso gustura gehituko dut zerrendan):
– Eguneroko bizitzan, uneoro, eta praktikatik egiten dela. Hondakinak gure esku daude, botatzen ditugun arte. Zenbat bota eta nora, uneoro hartzen dugun erabakia da, eta bizimodu oso baten ondorioa. Gure esku dago bizimoduaz hausnartzea, bizimodua hautatzea, eta horren ondorioak hondakinetan islatuta ikustea.
– Espainiako oligarkia, Frantziakoa (Veolia) eta bertakoa ari gara astintzen. IƱaki Petxarromanek Berrian idatzitako artikuluan aurkituko dituzu batzuk, Pello Zubiriak blogean idatzitakoan beste bat, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren eta Gipuzkoa Zutiken kartelean gehiago… Hondakinak bizitzaren isla badira, gaurko bizimoduan indartsuenetakoak diren botere ekonomikoak daude gai honetan inplikatuta, gehienak ustelkeria kasuekin lotutakoak. Burujabetza ariketa handiagorik badugu bi estatuetako botere faktikoei eta bertako %1ri “aski da, bukatu zaizue gure bizkar bizitzea” esateko? Askatzeko?
Larunbatean Hernanin duzu, 12:00etatik aurrera, ez diezula zure diruarekin osasuna jokoan jartzen utziko aurpegira esateko aukera eta “bizitza da handiena” lema nagusi duen mugimenduan, eguneroko bizitza garaipen txikiz ospatzeko festa.