Printzesa bizardunen harribitxia
Gaueko entziklopedia koxkorra-k umore ona jartzen du etxean. Jolasgurea zabaltzen. Ume-klabean aritzera tentatzen. Horrelako lanak etxero sartu behar lirake. Osasun publikoagatik. Airean gelditu da galdera, Kultura publikoak nola elikatu behar lituzkeen herritarrak txikitatik, zer bermatu behar lukeen. Kultura kalitate humanoa lantzeko bide ere bada eta. Argia piztearen eta arrautzak irabiatzearen jolasa berreskuratuko dizuna Hitzek poesia poxi bat daramate. Betiko hitzekin, etxeko objektuez...
Read MoreZer hizkuntzatan elkar ulertzen dugun, lehen lerroko erabaki politikoa da
Elkar ulertzera, horretara gaude behartuta herritarrak bizitzeko. “Politikoa” horrela ere uler daiteke: elkar ulertzea tentsioan jartzen duen guztia. Adibidez: bi herritarren arteko elkar ulertzea tentsioan jar dezake generoak, jatorriak, hizkuntzak, klase sozialak… Botere harremanak edo norberaren posizioa gakoa dira soka-tira horretan. Betiko galdera: Zer zaude prest familiako bazkaria “bakean” bukatzearren tragatzeko? “Bakeak” hiltzen...
Read MoreUrquijoen aurrean Rosa Parks
Asteburu honetan gertatu zitekeen, udalerri euskaldun batean: Urquijoz mozorrotuta sartu da tabernan cristiano monolinguea, zer eta euskararen legea zorroztuta besapean duela, zer eta elebitasuna eskudotzat hartuta. Barrara doa zuzen, eskatzera baino, tragoa exijitzera. Barra erdian den neska batek traba egiten omen dio. “Y tú de qué vas?” uxatu nahi du Urquijok neska zakar. “Ni naiz Rosa Louis Parks” erantzun dio pozik neskak. Tartean sartu zaie Txano-gorritxo, denen...
Read MoreLehen emakume bertsolarien sorta, larru kontutan
Amagoia Pia, Ereiten kultur zerbitzuetako kideak aurkitu zuen altxorra iazko urte bukaeran Asteasuko artxibategian. Lau emakume hauena da 1816ko bertso sorta: Teresa Antonia Beobidekoa (1.go bertsoa), Concepción Irazustakoa (2-3 bertsoak), Maria Magdalena Lertxundikoa (4. bertsoa) eta Maria Antonia Etxeberriakoa (5. bertsoa). Bertsoak jartzeagatik salatuak Salaketa bat da bertsoak artxibategira eraman zituena. Maria Magdalena Lertxundikoaren aurkako salaketa jarri zuten 1816an,...
Read More“Kolonizatzaileen jarrera da pentsatzea emakume indigenek, euren herria defendatzeagatik, eskubideak baztertzen dituztela”
Sylvia Marcos Feminismo Deskolonialen Sareko kide da eta “Más allá del feminismo. Caminos por andar” saiakera liburua aurkeztu du Mexikon. Bere hitzetan, liburu honek tradizio intelektual feministari “behetik eta ezkerretik” egin nahi dio ekarpena. Feminismoa deskolonizatu eta emakume zapatistekin elkarrizketan jarri nahi du. Zapatismoak 20 urte bete dituenean, Soraya González Guerrerok elkarrizketa egin dio Pikara Magazinen. Besteak beste, eztabaidarako bide ematen...
Read MoreBertso Eguna. Aulki dantza, konfiantza eta zalantza bat
Saio bete eta koloretsuaz gozatua hartu genuen larunbat arratsaldean. Asekada eder bat. Hamabi bertsolariek euren nortasuna eman zioten jokoari, Nerea Ibarzabal gaztenetik hasi eta Andoni Egaña beteranoraino. Besteak beste Asisko eta Marko marrazkilariek jarritako saltsa eta amaierako aulki-jokoa oroituko ditu entzuleak. Bertso Eguna urteko saio bereziena izaten da, herriko plazan ez baita biltzen halako jendetzarik, areto batek eskaintzen dituen aukerekin, eta ohiturarik ere ez da...
Read More
Iruzkin berriak