Gaitzerdi
Hasiera » Feminismoa » Kiroleko indarkeria denei stop, “abusoirik” ez
Abu28 0

Kiroleko indarkeria denei stop, “abusoirik” ez

Atalak: Feminismoa, Hezkuntza

Berri oso on batekin ekingo diote ikasturteari aisialdian kirola egiten duten adin txikikoek, denen artean Rubiales jokamolde gehiago ez egotea lortu dezagun. Izan ere, irailaren 1etik aurrera Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako kirol erakundeek lege organiko hau bete beharko dute: “8/2021, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa”. Honen helburua “ingurune seguruak” eraikitzea da eta adin txikikoen aurkako “indarkeria-egoerak prebenitzea, garaiz detektatzea eta horietan esku hartzea”. Hori gauzatzeko, administrazioak protokoloak garatuko ditu, prestakuntza emango die adin txikikoekin eskuhartzen duten kirol munduko pertsonei eta indarkeria-egoerak bideratzeko aholkularitza emango du. Eta kirol taldeek, besteak beste, zera egin beharko dute: protokolo hauek aplikatu, taldearen barruan “babes-ordezkaria” izendatu (erreferentziazko pertsona izango dena kirolari, familia eta gainerakoentzat), beharrezko neurriak hartu diskriminazio-egoerak ez emateko… Dagoeneko kirol taldeen eskura daude “tresna kutxa” eta “oinarrizko protokoloa”. Kirolari eta guraso guztiak animatzen ditut hauek irakurtzera (hemen irakurgai legea, eta tresna kutxa eta protokoloa deskargatzeko aukera).

Tresna kutxak galdera zehatzak planteatzen ditu kirolean egunerokoan ematen diren indarkeria egoerak identifikatzeko eta taldeko eragile guztiak egiten ditu partaide aktibo, askotan normalizatuta dauden indarkeria egoera hauei ezikusia egiteari uzteko eta tratu onezko kultura bat lantzeko denen artean: kirolariak, senideak, entrenatzaileak, arbitroak, kirol medikuak eta zuzendariak.

Indarkeria mota anitz hartu dituzte kontuan Jaurlaritzako eta Aldundietako teknikariek ondutako lanketa honetan, jakinda kirolean gehien ematen den indarkeria psikologikoa dela: kirola egiten dutenen %70ek pairatu dute. Ondoren datoz indarkeria fisikoa (%43k), kontakturik gabeko sexu-indarkeria (%36), arduragabekeria (%34) eta kontaktuarekin egindako sexu-indarkeria (%20).

Ekarpen modura, ikuspegi bat gehitu nahiko nuke. Lan honen oinarrian dagoen premisa hauxe da: “Haurtzaroan eta nerabezaroan kirola egitea gorputz-hezkuntzako oinarrizko funtzioa da osasunerako eta aisialdirako (nahiz eta, batzuetan, beste jarduera batzuetarako bilakaera izan dezakeen kirolak, lehiara edo profesionalizaziora bideratuta, esaterako)”. Uste dut ezinbesteko dela kirol taldeetako eragile guztien artean (gurasoetatik hasita) premisa horretan aipatzen den kirolaren ikuspegia lantzea, gehien baloratu daitezen ahalik jende gehienek kirola egitea bera, bizitzako ahalik urte gehienetan, plazera eta osasuna helburu hartuta. Tamalez, uste dut kirol taldeetan (gurasoetatik hasita) nagusi den ikuspegia premisa horren parentesian dagoena dela, alegia, lehiak irabaztea eta ia inor iritsiko ez den profesionalei begirako amets zozotan katramilatzea.

Kirola ikusteko modu honek egunerokoan beste diskriminazio bat gehitzen die tresna kutxa honek bikain izendatzen dituen horiei, hau da, adina, arraza, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero identitatea edo genero-adierazpena: “kapazitismoa” (nolabait izendatzearren, edo “txarrak vs abusoiak” kaleko hizkeran ezagutzen dena), lehia galdu duten edo kirola egiteko gaitasun eta abilezia gutxiago dutenekiko indarkeria. Tresna kutxak egiten dituen galderetan agertzen dira “kapazitismoaren” indarkeria egoera zehatzak, adibidez, gurasoek beren burari egiteko galderen artean dago hau: “Zure seme-alabekin lehiaketa bati buruz hitz egiten duzunean, zeri buruz galdetzen diozu? Emaitzari buruz bakarrik? Edo gozamenari eta saioari buruz?”; edo entrenatzaileek beren buruari egiteko galderen artean dago beste hau: “Inoiz umiliatu edo barregarri  utzi al duzu entrenatzen duzun  haur edo neraberen bat?”; baina uste dut diskriminazio horri izenen bat jartzea beharrezkoa dela, egunerokoan gehien ematen den indarkeria izan daitekeelako. Tresna kutxak planteatzen duen indarkeria estrukturalean ere, nabarmena da: kirol askotan zergatik entrenatzen dute egun gehiagotan A taldekoek? Indarkeria bortitza da, kirola egiteko eskubidea bera murrizten baitie A-koak ez direnei. Zein da administrazioak eta profesional izatera iritsiko ez diren herritarren %99,9ak bultza behar duen irizpidea entrenamenduak antolatzerakoan? Ez al da garrantzitsuena herritar ahalik gehienek kirola egitea, garapen integrala, osasuna, gozamena?

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Kiroleko indarkeria denei stop, “abusoirik” ez
  • Egungo DBH ez da guztiontzat
  • Berriztagarriak non?
  • Ikasle bakoitzeko liburutan 200 euro aurreztuko dituzte familiek urteko ikastetxe honetan
  • “Presioak ez dakar ezer onik, libre jokatu behar da”

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA