“Prentsako sailak ikuspegi androzentrikotik eginak dira”
UEUren “Generoaren tratamenduan kazetaritzan” ikastaroaren baitan, Euskal Herriko kazetaritzaren kritika egin zuten Arantza Santesteban Perez eta Oihana Etxebarrieta Legrandek, bi ataletan zentratuta: prentsako sailak eta maiztasuna. Banaka lantzea merezi du bi hizlarien edukiak, honakoan Arantza Santesteban Perezena: Sailak badu generoan eraginik “Informazioa sailetan banatzea ez da gauza neutroa” ohartarazi gintuen lehen kolpean. “Sailen banaketak errealitatearen...
Read MoreObjektibotasuna eta independentzia eraso sexisten albisteetan
Maria González Gorosarrik ireki zuen UEUk antolatutako “Generoaren tratamendua kazetaritzan” ikastaroa (2014-07-14). Ikertzen diarduen kalitatezko kazetaritzaren ikuspegitik landu zuen “generoa eta kazetaritza” gaia. Salatu zuenez, albiste itxura duten hainbat informaziok ez du albisteen elementurik. Horixe da aztertzen dena kalitatea neurtzerakoan. Kalitatearen bi printzipioak, objektibotasuna eta independentzia, generoaren adibideetatik aztertu...
Read More“Abortuarena izebergaren punta da, oinarrian beste lege asko daude”
Donostian Euskadiko PPren Kongresuan Rajoy gorritu arazi zuten hiru ekintzailerekin bildu gara: Jone Arrazola Maiztegi, Maria Ajuria Hernandez eta Olaia Auzmendi Sarasa (Rebeka Maestro Watson da laugarren kidea). Grazia handiz kontatu dizkigute xehetasun guztiak (bideoan duzue ikusgai laburtuta): Zuen ekintza positibo interpretatu da gizartean eta komunikabideetan. Zein izan dira arrakastaren gakoak? Maria Ajuria: Mugimendu feministak lan handia egin du abortuaren aldeko argudio guztiak...
Read More#Occupybixotza
Brigitte Vasallo-k (PornoBurka nobelaren egilea eta Colectivo Cautivoko kidea) idatzi du Diagonalen “OccupyLove: por una revolución de los afectos” artikulua. Hona bertako ideiak itzuli eta laburtuta. Gaurkoa bezalako egun arrosetan eztabaidagai ederra: Monogamia kontrol sozialerako erreminta zorrotza da: sexualitatea eta afektibitatea bahitzen ditu. Monogamiak oinarri du erabat naturalizatu dugun maitasunaren ideal erromantikoa. Txikitatik barneratzen gara maitasun erromantikoan...
Read MoreBertso Egunean, afalostean ikusi ziren bideoak
18 urterekin gertatzen den fenomeno bitxia argitzea izan liteke erronka nagusia bertsolaritzan genero berdintasuna lortzeko: alegia, nerabezaroan neska gehienek zergatik uzten duten, edo zehatzago esanda, zergatik diren mutilak jarraitzen duten gehienak. Egileak: Edizioa Hodei Unzueta. Kamara Idoia Etxeberria. Kamara aurrean: Hodei Unzueta, Miren Artetxe, Idoia Etxeberria, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Maialen Akizu, Ane Zuazubiskar, Onintza, Garcia, Kattalin Barcena, Arrate Gaztelu, Graxi...
Read MoreBidea urratu duten bertsoak PDFan
Hainbat uste ustel ateraraziko dizkigute ganbaratik sagar gordin hauek. Gaur gaurkoz dauzkagun lehen bertsoak ez direla atzo goizekoak, eta zirika lizunen erantzunak direla. Fabrikako emakume langileen bertsoak duela bi mendekoak diren ber. Gaizki ikusia zegoen garaietan ere izan direla plazan kantatu dutenak. Emakumeek burututako erresistentzia eta borroka bertso kronikari esker dakigula zehaztasun osoz. Jainkotutako bertsolariari bertso jarritan erantzun ziola ondoko herriko neskatx batek....
Read MoreBertso eskola feminista Zarautzen (ez bertsolarientzat ere bai)
Otsailean bertso eskola feminista emango dute Zarautzen Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirreazaldegik. Aurretik, urtarrilaren 27an (18:00etan), ikastaroaren aurreko sarrera-hitzaldia egingo dute udaletxeko ikastaro gelan. Bertso eskola feministara joateko ez da bertsolari izan beharrik, jakin mina eramatea aski da. Zer landuko da? Historikoki gizonezkoena izan den kultur eremu hau begi berriekin ikustea da helburua, bertsolaritzaren gaineko irakurketa feminista egitea, teoria eta esperientzia...
Read MorePrekarietatearen aurpegia
Gipuzkoako emakumeen errealitate ekonomikoa datuetan azaltzen du Foru Aldundiko Berdintasun sailak egindako bideoak. Merezi luke Euskal Herri osokoa egitea. Anorexikoa da gure gizarteaz dugun irudikapen mental anpatua (berdintasunezkoa, “lan mundua denontzat dago larri”, “bakoitzak aukeratzen du zer izan eta egin nahi duen”…) eta bideo honetako ispilu aurrean jarrita ikusten den errealitatea meharra. Atzazal bat apustu, k.a (krisi aurreko) urteetako soldatetan...
Read MoreDesira heldua Marrie Bot-ek bildu zuen iruditan
“Beti pottorbero izango garen pozez” artikuluaren osagarri, Marrie Boten lana ezagutarazi dit lagun min batek (kaixo Ainhoa!). Argazkilari holandarrari filmeetan sekula ageri ez ziren eszenekiko jakin mina sortu zitzaion: helduak biluzik edo sexu jolasean erakutsiko zituztenak, alegia. Munduan barrena argazki bila arituta ere ez zituen edadetuen sexu harremanak islatzen zituenik aurkitu. Hori ikusita, 2000. urtean Gelifenden – Timeless Love proiektuari ekin zion: hamar...
Read MoreBeti pottorbero izango garen pozez
90 urteren bueltako Mikela Elizegi asteasuarrari arpa-joz joan omen zitzaizkion gazteak, ea larrutarako gogoa noiz galtzen den galdetuz. Pello Errota bertsolariaren alabak neurriko erantzuna eman zien: “ni baino zaharrago bati galdetu beharko diozue…”. Anna Freixas Farré-ren (Bartzelonako Unibertsitatean Psikologian doktore, Espainiako estatuan gerontologia feminista lantzen aitzindaria) azken ikerketak gai hau berau jorratu du. Honek Donostian eman zuen hitzaldiaren ideia...
Read More
Iruzkin berriak