Deabrua gutarra da
Potosi Cerro Rico mendira doan aldapa polit luze bat baino ez da. Hiria meatzari estuki lotua dago. Aberastasun iturri espainiar erresumarentzat meatzeak milaka eta milaka pertsonen biziak irentsi zituen eta irensten jarraitu nahi duela dirudi. Paradoxikoki gaur egun biziraupen iturri izaten jarraitzen du Potosiko lagun askorentzat. Ezin daiteke esan 500 urte geroago herriak meatzari bizkarra ematen dionik. Turistak gure partetik badirudi ez ditugula mugak. Meatze barrura bisita arriskutsua...
Read MoreAintzira gorria
Txile gertu dugu eta ziztu bizian trafikanteen kotxeak pasatzen ikusi ditugu. Gu honaino ekarri gaituena berriz gorri koloreko aintzira bat da. Alga batzuek ematen diote kolore gorria aintzirari eta zeru urdinak eta borax metaketa zuriek paisaia postal koloretsu batean bihurtzen dute. Hori gutxi ez balitz, flamenko taldeak beste planeta batean sentiarazten dute bidaiaria. Mundu galdu horretan jarraitzen dugu isilik.
Read MoreUyuniko gesaltza
3.653 metrotara dago munduko gesaltza handiena. Udaran euri jasek gesaltza ur azpian harrapatzen dute aste batzuez. Halaxe topatu dugu guk gesaltza 10 zentimetro ur azpian. Dirudienez urtaro hau gatza bizibide dutenentzat garrantzi handikoa da. Urak lurrean gogortua dagoen gatza ateratzen du azalera. Bat-bateko lakua lurruntzen denean langileak sortzen diren gatza mordoak bil ditzakete eta fabrika zaharkituetara eraman. Gatza biltzen lan egiten duten familientzako tamalez lan gogor horretatik...
Read MoreInauteriak Ameriketan
Azken hilabeteetan herrialde ezberdinetan egon naiz eta guztietan inauteriekin egin dut topo. Ameriketan inauteriak hilabeteak irauten duen festa dela dirudi. Argentinan, urtarrilean, Lincolneko buruhandi maskaratuak ikusi nituen, Uruguaien, otsailean, Montevideoko murgaren bat edo beste entzun nuen eta Brasilen Rio de Janeiroko erritmo itsaskorrez gozatu nuen. Rio de Janeiroko inauterietan sambodromora sarrerak ordaindu ditzaketen brasildar eta atzerritarrak baino ez doaz. Hala ere handik ez...
Read MoreBizien trena
Atzo Boliviara sartu baino lehenago dagoen azken herri brasildarrean, Corumba atseginean, bakarka bidaiatzen genbiltzan sei bidaiari elkartu ginen beharrez: Alison (australiarra), Arthur (israeldarra), Kenny (flandiarra), Klaus (brasildarra), Javier (galiziarra) eta ni. Batzuetan xelebrea eta nekagarria gehienetan izaten ari da gure arteko komunikazioa, une oro zer gertatzen ari den guztiek ondo ulertu dezaten gazteleraz, ingelesez eta portugesez errepikatu behar ditugu kontu guztiak. Nazio...
Read MoreCampo Grandeko bizkotxoak
Campo Grande Mato Grosso do Suleko hiriburua da. Afonso Pena etorbide luzearen alboetan antolatzen da hiriaren merkatal bizitza. Hiria horretara mugatzen dela dirudi. Campo Grandek ez du bereziki polita egiten duen ezaugarririk, parke eder handi bat izan ezik. Hala ere, bada hiri hau interesgarria egiten duen zerbait, Brasilgo pantanal edo zingira famatua. Abendua eta maiatza bitartean lautada tropikal hau urez betetzen da eta mundu osoko ekosistema aberatsenetakoan bihurtzen da. Animaliak...
Read MoreRio de Janeiroko oihana
Munduko hiri politenetakora iritsi berri naiz, sentsazio berriak zaharrekin nahastu zaizkit. Rio de Janeiroko galtzadarriek eta muinoetara igotzen diren tranbia horiek Lisboa ekartzen didate gogora. Hala ere, Riok badu Lisboak ez duen zerbait: hiriak badia berde ikusgarrian ditu landatuak bere hormigoizko eraikinak. Gaspar de Lemos konkistatzaile portugesak 1502an topo egin zuen badiak gaur egungoa baino ikusgarriagoa izan behar zuela pentsatu dut. Rio de Janeirok zirrikitu ugari ditu mendien...
Read MoreIsraeldarrekin autobusean
Rio de Janeiro bidean goazela gure atzean ozen hitz egiten, nongoak diren erakutsi nahiean edo, berriketa bizian neska-mutil koadrila bat dago. Urteak bidaiatzen daramazkidan arren, onartu beharra dut batzuetan zaila zaidala aurriritziak albo batera uztea. Gaurkoa egun horietariko bat dela konturatu naiz. Artaldean bidaiatzeak ematen duen segurtasunarekin pasaporte israeldarrak eskuan arro daramatzate motxilero lagun taldea. Nongoak diren jakitea erraza izan da, hebreera entzutera ohitua ez...
Read MoreZer herrialde da hau?
Portugesa Lisboan pasa nuen erasmus urtean ikasi nuen. Garai hartan Portugalera ikastera joaten ziren ikasle gehienen helburua eta ametsa noizbait Brasilera joatea zen. Nik ez nuen amets hori, niretzat Portugal ezezaguna deskubritzeko erroka nahikoa zen. Sei urte geroago erdoildua dudan portugesa lagungarria zait Brasileko kaleetan. Gezurra badirudi ere iraganeko koloniak (Brasil) iraganeko metropolia (Portugal) irentsi du eta gaur egun portugesez mintzatzen direnen %90a brasildarrak dira....
Read MoreUruguai-Chuy-Brasil
Bizikletan nire azken geltokia izango denera iritsi naiz, Uruguai eta Brasilen arteko mugara. Honaino egin ditudan kilometroak 300 baino gehiago izan diren arren, helmugan nire burua erabat nahastua eta galdua dago. Estatuen puzzle eta mapa legeen arabera Uruguaiko Chuy herriak Brasilgo Chui herriarekin egiten du muga. Biak ere ahoskatuta izen bera dute, beraz herri bera direla pentsatzea ez da arraroa, eta halaxe gertatzen da, Chuyra iritsitakoan oso zaila da igertzea herriaren zein zatitan...
Read More
Iruzkin berriak