Txakurrak oinutsik IV

Imanol Epelde
0

(Info 7ko grabazioa HEMEN entzungai)

Bai, bueno, saiatzen naiz “Txakurrak oinutsik” guztiak momentu interesantian uzten, jendia hurrengo sayua entzuteko gogoz lagatzen alegiya, baina klaro, interesek eta emoziyoek bi astez irautia ez da gauza xamurra ta uandik eta geyo aurreko kapituluak goguan gordetzia.

Horregatik esango det labur-labur, histori hau uandala dexente gertatu zala, eta hasi ba, katua etxea ekarri genunian hasi zala. Neska lagunak eta biyok erabaki gendun, baina katu horrek bazun zerbait rarua. Begi bistan ez genunetan, katua beste norbait edo zerbait bihurtzen zala alegia. Edo hori uste nun nik behintzat, hori iruditzen zitzaidan niri behintzat. Egun batian katuak itzala pertsona batena zula deskubritu nun arte eta itzal gainera salto egin niyonian leihotik ihes egin zun arte.

Arrazoi izango dute katuek zazpi bizitza dituztela esaten dutenek. Ze gure katu hark, giza itzaleko katu hark, 4. pisutik salto egin eta bizirik alde egin zun patiotik barrena. Hori bai, eskuin hankan herren nabarmena egiten zula. Kontua da, ni etxian geratu nintzala lehen neona baino beldurtuo. ETa gehiago beldurtu nintzala beheko tinbrea jo zidatenean.

Hortik aurrerakuak ere gogoratuko dituzue, nola goiko, nere etxeko atea beldurtuta zabaldu nion nori eta, zein izango eta, asko espero ez nuen Iberdrolako neska gazteari, gasa eta elektrizitatea bateratzeagatik eskaintza paregabea egin nahi zidan neska gazteari, eta nola gero, etxera sartzera gonbidatu nuenean ohartu nintzen, neska hark, nire etxera sartu berria zen neskar hark.. katu begiak zeuzkala.

Berandu zen ezertarako halere. Ezin nion esan orain etxetik ateratzeko, etxetik joateko. Deskortesia hutsa izango zen. Edo ez. Ez dakit zergatik jartzen dizkiogun gure buruari horrelako arauak. Kontua da, ez nintzela ausartu araurik hausten eta segituan sentitu nintzela nire etxean arrotz eta inkomodo. Batez ere, batez ere Iberdrolako neska egongelako sofan postura lasaian erdi etzanda topatu nuenean, bere etxian balego bezala.

Komodo egongo zara ezta? Horrelako galdera inozoren bat pasa zitzaidan burutik baina isilik geratu nintzen. Egin nuen bakarra sofaren beste izkinan eseritzea izan zen, erdi makurtuta bazpare, defentsarako gertu. Orduan fijatu nintzen berriz bere makulutuetan. Eta herrenka eta minez lanean nola ari zen harritu. Orduan fijatu nintzen bere azkazal luzeetan ere, bere azkazal luzeegitan ere. Bai, orduantxe fijatu nintzen beste mila deitailetan ere. Batzuk eskandalizatu egin ninduten, eta egia esan behar bada, gehienek berotu. Ez baitzen gutxiagorako izter guri haien potentzia, gerri estu hartatik sofan nabarmentzen ziren ipurmasailen orroa, jertsea kendu berritan kamiseta estutan nabarmendu zitzaizkion titi ederren melodiak. Ezpainak ere erakargarri, gorri eta fresko. Hori baim edertasun hartan granorik desagradableena baino okerragoa zen, ezpain eder haiei ia-ia itzala ematen zien bibote sarria. Joe, ez nekien zer esan, zer pentsatu baina, denbora generaman ezer esan gabe. Ni urduri nengoen, kateme begiko emakume ederregiaren alboan zer egin asmatu ezinik, eta bera lasai, esan dizuet lehen, etxean balego bezala. Hain lasai non bere etxean zegoela sinistu nuen. Biok geundela gure etxean, alegiya. Baina ezin zitekeen joder. Neska hura inoiz ikusi gabea nuen. Ez nekien nor zer ere…

Bat-batean kolpera altzatu, makuluak hartu eta komunera zihoala esan zidan. Ez zidan komuna non zegoen galdetu ere egin. Eta halere, zuzen-zuzenean joan zen komunera. ETa ni zalantzan berriz. Eta beldurtuta. Eta nahikoa zen. Nazkatua nintzen nire jarreraz, nire etxean kakati baten modura jarduteaz. Egongelara bueltatzean esango nizkion gauzak argi eta aurrez aurre.

Eta.. eta itzuli zen, itzuli bazen. Eskuineko hanketik ari zen herrenka baina ikusi nuen eder, Iberdrolako akziodun egiteko eskaini nahi izan nuen nire burua… Baina esan egin behar nion. Zein zen bera, zertan zebilen… eta bai atera zitzaizkidan lehen hitzak:

-aizu… nahi duzu zerbait hartu?
Baina, babua al naiz ni? Ezin al nion beste ezer esan…
-Bai, zer daukazu? -esan zidak berak.
-zerbeza bat nahi? Edo Coca-cola bat? Kafe bat akaso?
Zutik jarri nintzen bere erantzuna jasotzerako…
-bai, ekardazu baso bat esne mesedez!

Ostia, ikusten? Neska hori ere ez zen neska bat berez, edo bai, baina bazen katu bat ere, azkazalak, begiak, bibotea, eskuin hankeko herrena… Ez zen posible bestela… Frigorifikora joan nintzen eta katuari ematen nion ontzi edo katilu berera bota nion esnea eta harekin itzuli nintzen, bere erreakzioa jakiteko gertu.

-Baina zer uste duk hik? Katu bat naukela edo?-halaxe erantzun zidan.

Lerdo aurpegia geratu zitzaidan enegarrenez. Arrazoi zuen. Nola pentsa nezakeen katu bat izan zitekeela parean nuen neska puxka hura? Areago, nola pasa zitzaidan burutik etxetik lehentxeago alde egin zidan katua emakume bihurtu zela? Babua ni. Ez nuen barkamenik.

Baso bat eta esne kaxa osoa ekarri nion berehala. Eta Iberdrolak eskaini nahi zidanaz galdetu bere ondoan eserita. Gerritik heldu zidan orduan, eta bizkarrera eraman eskuak gero, kokote parera eta bere azkazal zorrotzekin mila marrazki orgasmiko marraztu zizkidan, beste eskuarekin, kamiseta altxatzen hasi zitzaidalarik.

Buelta erdi eman eta bere titi muturretara eraman nituen begiak aurrena, muturra gero eta hanka bat bere gorputz gainetik pasata bere gainean zamalkatu nintzen, kamiseta kenduta. Eskuak erlaxatu eta besoak zabal utzi zituen berak, nire menera makurtu izan nahi balu bezala, eta nik kamiseta kendu nion poliki eta emeki, zakilak bakeroak zulatu edo erreko zizkidala pentsatzeraino. Mingain lizuna aterata busti zituen bere ezpainak eta marrubi gorri haien tentazioari eutsi ezinik, nire ezpainak eraman nituen beregana eskuekin titi buruak hartu eta laztantzen nituelarik. Orduan konturatu nintzen berriz. Bere bibote sarriarekin topo egitean, eta jolastu nahi nuen mingaina lija bat bezain latza zela ohartzean… Joder, katu batekin ari nintzen larrutan! Baina beranduegi zen dagoeneko. Berotuta geunden biok. Sutan nengoen ni. Berdin zitzaizkidan bere bibote, lijazko mingain eta azkazalak. Hustu arte onik ez nuen. Eta nintzaion galtza eranzten… kolpera gelditu eta galdetu zidan arte:

-Aizu, baina zuk neska laguna daukazu ezta?

Erantzun eta ondoren gertatuak hurrengoan, Doltza!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA