Info 7ko Hitzen lihoa programarako egiten ari naizen irrati kontakizunaren bosgarren eta azken bigarren atala entzungai hemen eta irakurgai behean.
Bai, gaur Txakurrik oinutsik bosgarrena. Eta ia azkena, edo azken aurrekoa seguruenera. Bideak hasten bezala amaitzen ere jakin egin behar delako. Eta akaso formula berriak asmatzeko garaia ere badelako, edo probatzekoak sikiera. Tira, ikusiko dugu. Bide eta gauza berriak dagokion garairako utziko ditugu, gaur Txakurrak oinutsik irrati nobelatxo honen 5. atala izango dugulako, edo kontatuko dizuedalako zer gertatu zitzaidan etxeko katu misteriotsuarekin. Puntu emozionantean geratu zen kontakizuna, gainera. Hala uste dut nik behintzat. Ez delako gutxiagorako etxean Iberdolako eskaintzak egitera etorritako neskarekin goxo lanetan hastea.
Ze gogoratuko duzuenez, edo gogoratzen ez baduzue ere berdin dio, Iberdrolako neska hark etxeko atea jo eta azalpenak emateko etxe barrura gonbidatu nuenean, ez zuen zalantzarik egin etxera sartzen. Zalantzarik egin ez zuen bezala, gerritik gorako arropa guztiak elkarri erantzi genizkionean ere. Zalantza handienak nik izan nituen, neska hura ez zitzaidalako osoki humanoa iruditzen. Etxetik alde egindako katuaren trazak hartzen nizkion: hankako herrena, azkazal luze-zorrotzak, eskuin hankeko herrena, eta batez ere, batez ere bibote sarri xamar hura. Baina, ondo dakizue zuek, eta ez badakizue jakin beharko zenukete, sexua, sexua da. Eta beroaldiak zalantza guztiak barkatzen eta bakartzen ditu. Eta bero nengoen, bero nenbilen bere titietan jostari, laztana han eta laztana hemen, belarri ertzak mingainez bustiz, bere hatzamarrak nire gorputzean sentitzen nituela jostari, bere arnas hotsa sentitzen nuela bero, noiznahi, irregular. Galdera hura, galdera deabru hura bota zidanean:
-aizu, baina zuk neskalaguna daukazu ezta?
Joder bai. Arrazoi zuen, neska batekin bizi nintzen, berarekin nituen eginak fideltasun konpromiso guztiak. Eta zainduak nituen konpromisoak oro zuhurtzia eredugarriz, ba… bera heldu zen arte, Iberdrolako neska gaztea agertu zen arte. Baina ez zen momentua. Ezin esan niezaiokeen orain horrelako ezer. Momentu beroenean azaldu behar ote nizkion nire bizitza amorosoaren nondik norakoak zeintzuk ziren. Ez, ez dut uste. Horregatik erantzun nion…
-bai, bueno ez, pixkat bai. Baietz esan daiteke.
Horra nire erantzuna. Beste erantzun genial bat. Ez bai eta ez, ez. Ez ez eta ez bai. Eta nere gorputza eman nion besoekin inguratzen nuela ia negarrez hasteraino. Ez nion besterik esan. Bera izan zen esan zidana…
-niri igual zait eh? Denok osatuko dugu horrela familia.
Ze familia eta ze familia ondo. Hitz egingo genituen gauza horiek gero. Nik amaitu egin nahi nuen hasitakoa. Ikusiko genuen gero zer egin genuen ondo, zer gaizki, zer hobetu zitekeen eta zer ez, baina orain, zalantzak uxatuta, ohera joango al ginen galdetu nion, horrela:
-Bueno, hitz egingo dugu gero, jolastu gaitezen orain. Goazen ohera bale?
Joe, harro geratu nintzen azken esaldi horrekin. Akaso bera etorri zenetik egin nuen fundamentuzko esaldi bakarrarekin. “Hitz egingo dugu gero, jolastu gaitezen orain”. Joe, a ze kategoria. A ze esaldia. Sofatik zutitu eta besotik helduta eraman ninduen nire gelako ohera gainera, pasilo luzetik barrena, etxea berea balu bezala. Logelan nengoela pertsianak jaisteko agindu zidan eta argi apalen bat pizteko. Eta ohen itxaroteko. Laster zetorrela bera.
Eta eskuko hatzekin eta ezpainaz miauka jasoz katu haserretuaren keinua eginda, atea itxi zuen. Eta klaro, nik agindutakoa egin baino ez nuen. Pertsianak jaitsi, mesanotxeko lanparatxoa piztu, galtza eta gantzontziloak jaitsi eta ohean etzan nintzen. Bueno, etzan ginen: ni eta nire zakil zuta. Lasai-lasai, zabal-zabal, bera noiz agertuko zain.
Eta pasa zen minutu bat, eta bestea, eta akaso beste bat ere bai. Edo denbora luze ari zitzaidan egiten niri behintzat. Bat-batean, kezka sortu zitzaidan. Tranpa batean erori ote nintzen edo. Engainatu ote ninduen edo. Akaso, etxean lapurretan zebilen Iberdrolako neska eder baina ezezaguna, akaso nitaz farre egin nahi zuen eta ohean horrela utzita etxetik alde egingo zuen. Agian, nik zer dakit zein burutazio ibili nituen orduan. Baina ezer onik ez. Ohean bakarrik geratu nintzen arte. Zakil xuta desagertu egin baitzen eta betiko zakil erori eta txikia geratuz.
Baina ez. Kolpera zabaldu zen atea orduan. Eta bat-batean hara non azaldu zen neska liga beltz eta ederrez leopardoarena egiten. Eta bai, leopardoarena ondo egiteaz aparte, sinesgarritasun handia ematen zion bere bibote sarriak. Erritmo jostari eta erotikoz erantzi zuen gerritik beherako guztia. Soilduta zuen hanka arteko baso zelaia eta ohe gainean ipurdi bistan lau hanketan leopardoarena egiten segi zuen. Eta nik gehiago ezinda, zakila berpiztuta eta sutan berriz. Bere atzean jarri eta nire bi besoekin heldu nion gerritik zakila eztarriraino sartzeko intentzioz, atzera eta aurrera, kolpeka, amorrazioz, txerriki, basurdeki ere bai. Sutan. Jo eta fuego. Berak ere ipurdia atzera aurrera basatiki mugitzen zuen bitartean. Bai, la ostia, bai. Earki!
Orduan entzun nuen argi eta garbi etxeko atea zabaltzen. Eta “Epa, hemen nago!” esaten. Nire neskalaguna zen. Ez zuen ordu honetan etxean behar baina berandu zen zergatia pentsatzen hasteko. Nire logelako atea itxi eta neskari ezkutatzeko eskatu nion. Ohe azpian ez bazen, armairuan, baina ezkutatzeko. Eta topatu nituen aurreneko galtzak jantzita logelatik atera eta atea itxi nuen, neskalagunarengana joan eta zein aurpegi jarriko nion asmatu ezinik.
Berekin izandako enkontruaren berri, hurrengoan Doltza!