Osasun iturriak

Imanol Epelde
4

Aurreko postean aipatutako kontuak medio, azken bolada honetan osasunari buruz irakurri ditudan liburuak asko dira. Nire buruari nahikoa dek! esateraino. Liburu guztiek gordetzen dute beren egia eta, hainbeste iturrirekin itotzera ere heldu liteke bat. (Portzierto, inor hil ote daiteke ur gehiegi edateagatik?) Jarraian zerrendatu ditut irakurri ditudan liburuak (ikusi ditudan bideoak, kontsultatu ditudan webguneak) eta horiei eginiko aipamen laburrak. Baina handia litzateke zuk ere osasunari buruz irakurri edo ikusi, eta gomendatu nahiko zenukeen erreferentziaren bat proposatzea, elkarrekin ikasten jarraitzeko.

  • Bitoriano Gandiagaren Denbora galdu alde. Liburu egokia oso gaurko gizarte estresatuarentzako, ordenadorea pizteko 20 segundu itxarotea interminablea bihurtu zaigun garai hauetarako.
  • Joxe Aranzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala. Gertakarien kronika egitera mugatzen da liburua. Interesgarria eta zintzoa da testigantza, baina bere sentipenak gehiago ez agertzea bota dut faltan.
  • Virginia Harperren Controlling Crohn’s disease. The Natural Way. Makrobiotikaren bidez hesteetako gaixotasun  kronikoa sendatzera heldu den emakumearen testigantza zirraragarria. Eredugarria niretzat.
  • Eric Rolfen La medicina del Alma. Gaixotasunen jatorriaz aritzen den liburua, alde humano espiritualetik begiratuta. Gorputzeko organo bakoitzari ematen dio esanahi bat, eta gorputzak esan nahi digunari entzuteko eskatzen.
  • Elaine Gottscchallen Romper el cículo vicioso. Salud intestinal mediante la dieta.  Kaka hutsa iruditu zait liburu hau. 3 edizio ditu baina ez dut uste inor askori balioko zionik liburu honek.
  • George Ohsawaren Macrobiótica Zen liburu famatua, makrobiotikan murgildu nahi duen orok irakurri beharrekoa eta baita bere Filosofía de la Medicina de Extremo Oriente.
  • Olga Cuevasen El equilibrio a través de la alimentación.  Oinarrizko liburua makrobiotikaren bilakaeraz jabetzeko.
  • Michio Kushiren The macrobiotic path to total health. Makrobiotikaren bidean sinesten dutenentzako oinarrizko beste liburu bat

Bideo aipagarrienak bi hauek

  • Montse Bradforden La alimentación y las emociones. Gomendagarria oso!

 

Eta Enric Corberaren El despertar de la conciencia biológica. Hizlari aparta eta hitzaldi interesgarria.

 

Internet

 

Ez da izango orain irakurtzeko baina… zuk gomendatuko zenidake beste iturriren bat?

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA