Batzuetan ama,
batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala.
Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela
hutsik eta argia piztuta dagoenean.
Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula
lehen asteartea zure deirik gabe
ekarri tuperwareak etxerakoan, eh?
Lehen osteguna zure siesta isila sumatu gabe.
Baina,
sentitu egiten zaitut
gure irribarreetan zaude afaria prest dagoela dakigunean
ihartuta erortzen diren udazkeneko hostoek zure azal leun bera dute
eta
aireak zure presentziaren esentzia lurrintzen du.
Ukitu egin zaitzaket ia.
Pentsaezina zirudien.
Zu gabe zaude gurekin
Zu gabe gaude zurekin.
Pentsaezina zirudien
baina zu gabeko gidoiak idazteari ekin diogu.
Ez dago besterik.
Hemen ez baita inpreszindiblea inor.
Hemen
ezin baitu inpreszindiblea inork izan.
Ezta amak ere.
1 Iruzkin
Badago.