• ZEREN BASKOAK
  • ETXEPARE RAP
  • NITAZ
Bizhitza
by Imanol Epelde
  • Bizhitza

Ez dago besterik

Imanol Epelde
2013-12-08
1

Batzuetan ama,

batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala.

 

Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela

hutsik eta argia piztuta dagoenean.

 

Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula

lehen asteartea zure deirik gabe

ekarri tuperwareak etxerakoan, eh?

Lehen osteguna zure siesta isila sumatu gabe.

 

Baina,

sentitu egiten zaitut

gure irribarreetan zaude afaria prest dagoela dakigunean

ihartuta erortzen diren udazkeneko hostoek zure azal leun bera dute

eta

aireak zure presentziaren esentzia lurrintzen du.

Ukitu egin zaitzaket ia.

 

Pentsaezina zirudien.

Zu gabe zaude gurekin

Zu gabe gaude zurekin.

 

Pentsaezina zirudien

baina zu gabeko gidoiak idazteari ekin diogu.

Ez dago besterik.

 

Hemen ez baita inpreszindiblea inor.

Hemen

ezin baitu inpreszindiblea inork izan.

Ezta amak ere.

 

 

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

amabizitzaheriotzaoroimena
1 Iruzkin
    iñaki peña (e)k dio: Erantzun
    2013-12-30, 5:15

    Badago.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Etxepare RAP2013-12-03
Euskaldun zintzoen habanerak2013-12-17
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA