Urertzean hanka hutsik paseatzea
apetituarekin gosaltzea
lotan gaudeneko isurialdiak
edota pietaterik gabeko larru jotze basa urdeak.
Edo mus partida bat lagunarteko bazkari baten ondoren
eta parkeetan umeen irri jolasa
edo negarra,
eta haizea sentitzea aurpegian
haize hotza,
plazerezko mina ematerainokoa
eta bukaera zoriontsuko amaiera duten teatroak ikustea
ondo kontatutako txisteekin barre egitea
itsaso urrunetarako bidaiak
eta
sinfalta sinfalta sinfalta
Pantera Rosa bollo zati bat ahoan.
Hori da bizitza,
hori da benetako bizitza.
Benetakoagoa lagun handiekin konpartitzen denean.
2014an ere alboan nahi zaituztet!
4 Iruzkin
txokolatezko dunusak balio al du???XDD
muxu.
Noski!!
barkatu, barkatu…donusakXDDDDDDDD
Pantera Rosa-nak komentario bat baino gehixau merezi dittu… hortan utzikot! 😉
Urte barri ta zoriontsu on, Imanol!