Alboan nahi zaituztet

Imanol Epelde
4

Urertzean hanka hutsik paseatzea

apetituarekin gosaltzea

lotan gaudeneko isurialdiak

edota pietaterik gabeko larru jotze basa urdeak.

 

Edo mus partida bat lagunarteko bazkari baten ondoren

eta parkeetan umeen irri jolasa

edo negarra,

eta haizea sentitzea aurpegian

haize hotza,

plazerezko mina ematerainokoa

eta bukaera zoriontsuko amaiera duten teatroak ikustea

ondo kontatutako txisteekin barre egitea

itsaso urrunetarako bidaiak

eta

sinfalta sinfalta sinfalta

Pantera Rosa bollo zati bat ahoan.

 

Hori da bizitza,

hori da benetako bizitza.

Benetakoagoa lagun handiekin konpartitzen denean.

 

2014an ere alboan nahi zaituztet!

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA