LOADING

Type to search

27zapata Azkenak Bizhitza Hezkuntza Hizkuntza Sailkatu gabea

Gitarra bat

Imanol Epelde 2016 Aza 07

Inportantea da oso ingelesa. Besteak beste balio du kamisetetan idatzita daramatzagun esaldiak ulertzeko. I love NY eta horrelakoak. Ingelesa oso da inportantea bai: balio dizu bidaiatzeko, balio dizu Obamaren prentsaurrekoak ulertzeko eta batez ere batez ere balio dizu lana lortzeko. Adibidez kostaldeko tabernetan, adibidez udaltzain izateko, adibidez eta of course irakaskuntzan.
b546d2037b9ae98d972870e08e33a8dcIkerketek kontrakoa dioten arren, irudipena dugu ikasleek ez dutela behar besteko ingeles maila lortzen. Horregatik komeni da orain ingelesez erakustea gorputz hezkuntza, geografia edota euskal dantzak. Aspaldi da bukatu dela D ereduaren aroa: ikasle eleanitzak sortzea da lehentasun. Jakin dezatela euskaraz, baina egin dezatela ingelesez.
Gurasook ingelesa ume-umetatik erakusten duten ikastetxeak bilatzen ditugu. Eta hobe ingelestegian sartzen baditugu arratsaldetan. Ondorioa begibistakoa da: Ingelesa ondo dakiten irakasleak bilatzen dira ikastetxeetan. Eta nik diot zergatik den hori, adibidez, irakasle batek gitarra jotzen jakitea baino inportanteagoa. Ikastetxean gitarra jole bat izatea 3 hizkuntza normalkuntza teknikari batera izatea baino errentagarriagoa gertatu daiteke: kantuz beteko lituzke gelak, euskara sentiaraziko luke, alaitasuna eta taldetasuna ekarriko. Adimen anitzeko mindfullnes bat: kantatua.
Joan berri zaigu Manolo Urbieta. Loriatu dugu eta loriatuko. Baina gaur bera bezalako sortzaile batek ez luke lanik lortuko ikastetxeetan. Akorde batek baino askoz gehiago balio baitu C1ak.

Previous Article
Next Article

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude