Esnea eta arrautzak

Imanol Epelde
0

Ez zaigu hainbeste samurtzen bihotza behiekin. Ez dakigulako zer ezkutatzen duen esne baso batek, sagardotegiko txuleta batek, hanburgesa batek ketchup artean. Ez. Ez dugu behiekin sufritzen etxeko animaliekin bezala.

Gutxienez, urtean behin intseminatzen dituzte artifizialki, gehienak erditzeko eta esnea emateko soilik bizi dira. Txahalak amarengandik bereizten dituzte jaio orduko. Emea bada denbora gutxian atsedenik gabe erditu beharko du, errapeak lehertu beharrean izango ditu beti, hari musikala jarrita jatziko dute, ernegatzeraino. Automatizatuta beti, monitorizatuta. Esnetarako balio ez duenean hiltegira.

Jaio. Esnea. Hil.

Progresuaren prezioa ari gara ordaintzen Tetra Brik ordenatuen pasilloetan: berotze globalarekin, gero eta biodibertsitate eskasagoarekin, gaixotasun gero eta gehiagorekin.

Gaur ostirala da. Akaso, oilasko nuggets batzuk afalduko ditugu iluntzean Irabazi arte! telesailaren estreinaldia ikusten, igandean Iraetako Polleiyan bazkalduko dugu familian, oilasko bularkia kuskusarekin bazkaldu genuen atzo eta bezperan, Cesar entsalada bat prestatu nuen lanera eramateko. Eta astelehenean, tortilla patata eder batekin agurtuko dugu jubilatu berri den lankidea.

Oiloentzat ere aterako ditugu kartelak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA