Badoa Etxepare. Orain bi urte inguru hasi nintzen kantuak Argian aurkezten. Orain urte eta erdi inguru jendaurreko emanaldiak egiten. Eta heldu da agurraren ordua. Agurrarena edo gero artearena. Aurkeztu nituen kantuek eta jendaurrekoek berea eman dutelako. Baina denborarekin kantu gehiago sortuko ditudala sinetsita.
Oso gustura aritu naiz jendaurrean. Eta oholtzara ni bakarrik igotzen banintzen ere, dozenaka dira alboan izan ditudanak. Mila milioi esker on bihotzez zuek denoi.
Azken emanaldia Zarautzen egingo dut, herrian, Modelo aretoan, Zarauzko ikastolak 50 urte bete dituela ospatzeko ekitaldien barruan, abenduaren 10ean. Ilusionatuta nago geratzen zaizkidan lau emanaldietarako: Batxilergoko ikasleen aurrean egingo ditut bi saio, Leioako EHUren campusean beste bat, Ikastolaren aldeko emanaldiarekin bukatzeko.
Gustu baduzue, hortxe aurkituko nauzue hurrengo egunetan.
Ez dakit ez dakit, erranen dudan
nolatan maite zaitu(zte)dan