• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata Liburu kritikak Literatura
by Imanol Epelde
  • 27zapata
  • Liburu kritikak
  • Literatura

Lagun batek esan dit lagun batek esan diola…

Imanol Epelde
2016-03-25
1

Lagun batek eskatu omen zion liburu bat alaia euskaraz deprimituta dagoen bati oparitzeko. Ez. Erantzun nion lagunari. Ez nuen horrelako libururik ezagutzen. Seguruena egon ere ez dagoelako. Ondorioz, erraza da pentsatzea horixe dela gure letrek bizi duten beste drama humanitario bat. Umorearenean errefuxiatu ezina. Egoera deprimente bati irriz erantzuteko gaitasun nuloa. Euskaraz. Dena da serio, dena da lodi, dena literaturegi. Egokia publiko bat elikatzeko. Eskasegi askorentzat.

Pena eman zidan ezetz esan beharrak. Mina lagunari ezer eman ezinak. Banekielako, besteak beste, deprimituta eta euskarazko liburu on baten premian ez zegoela beste lagun bat. Bera baizik.

Euskarazko liburuak. Umorea non?
Euskarazko liburuak. Umorea non?
About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

euskaraliteraturaumorea
1 Iruzkin
    Umorearenean errefuxiatu ezina – zuzeu.eus (e)k dio: Erantzun
    2016-03-28, 8:49

    […] Epeldek, 27 Zapata blogean, euskal letretan umorea falta dela dio, ez dela barrea eragiteko gai den libururik idatzi. Eta zuk, […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Modo avión2016-03-24
Bularrak2016-03-28
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA